Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Bat-bateko aldaketak

Miren Etxebarria Martinez
2020/05/07

Ez dakit otsaila otsoen hilabetea den, ilargia hildakoen argia den, edo amama ama ona den, baina badakit martxoan zetorrena jakingo bagenu, otsaila desberdin dastatuko genukeela. Martxo amaieran gaudela diote, agian egia da, baina egutegia hutsik dago. Egunak izena galdu eta goiz, eguerdi eta arratsalde bihurtu dira. Biluzik harrapatu gaitu guretzako irudikaezina zen egoera honek, nora jo jakin gabe, deslaian.

Alarma egoerak lasaitasuna ekarri du nire kasuan, kontraesana, ez? Ene aburuz gorputzak eta buruak eskatutako konfinamendua da, baina eskatu gabe behartuta jaso dugu. Etxea mimatu, ikasketak egunean jarri eta norbere burua zaindu eta oraindik ezer ez egiteaz disfrutatzeko astia daukagu. Arropak lehortzen diren bitartean leihotik begiratu, hamar urtean garbitu ez ditudan etxeko txoko txikiak bilatu, eguzki izpiak metro karratu bateko balkoian aprobetxatu edota euri tanten soinuaz gozatu. Orain, ze ondo nagoen orain.

Egun luze eta astunak ere badira, baina bizilekua daukagu behintzat, irudika ditzagun etxean daramatzagun minutu guztiak toki huts eta hotz batean. Bakarrik. Aste luzeei erritmoa jartzeko musikarik gabe edo inoren laguntasunik barik. Zu zeu, zeure gorputza eta burua. Azken hau laguna bada, zortea zurea. Badaude lau hormen artean bizi direnak, baina etxerik ez dutenak. Lehendik argi bazegoen ere, orain inoiz baino gehiago, ez da alkoholarena, ez da kalearena eta ez da bestelako aitzakiaren errua. Berea da. Bortxatzailearena. Zaila da, baina mesedez ihes egin ezazu infernu horretatik eta salatu ezazu.

Laztanak, muxuak, lagunak, amama, airea, itsasoa, festak, Unai, Ekain, askatasuna, oihuak… sentitzeko edo ikusteko beharra daukat. Egunerokotasunaren parte izatetik, berriz noiz elkartuko garen ez jakitera pasatu gara egun batetik bestera. Batzutan, askotan, gehiegitan, oso maiz ezjakintasuna da ezinegona sentiarazten didana, airean dantzan dabiltzan hartu gabeko erabaki guztiak. Sentimenduak nahastu eta korapilatzen zaizkit, Olatz Salvadorren abestian bezala.

Guztiok dakigu nondik datorren birus hau, zertan eragin dezakeen edota zer ondorio izango dituen gaur egungo ekonomian. Baina zer gertatu da Joakin eta Albertorekin? Beraien hurkoekin? Ezer jakin gabe jarraitzen dugu. Albisteetan ez da entzuten zabordegiaren inguruko hitzik, egunkarian hiru esaldiko testutxo bat idatzita aski dela sentitzen dute, eta sentitzen dut, baina lotsatuta nago. Benetako egonezina bi langileen etxekoak sentitzen dutena da, bi hilabete baino gehiago inolako berririk entzun gabe eta gainera, adarra jotzen dabiltzala sentiaraziz.

Mikel Urdangarinek eta Izarok dioten bezala, utzidazu kontatzen ze ederra izango den itzulera, elkarren besoen zabalera. Gauero ohean etzan eta ea bihar ganorazko berririk entzungo dugun pentsatzen dut, guztiok hainbeste faltan botatzen dugun kontaktu fisiko horretaz berriz gozatzeko, nahiz eta itsasoa haserre egon bere algarak entzuteko, odolean daramagun kresala sentitzeko eta portutik dabiltzak kaio horietaz kokoteraino amaitzeko. Bitartean esperoan egon beharko gara, eguzkia ostentzen den bakoitzean askatasun pixkat usainduz.
Berrogeita hamar egun etxean sartuta egon eta gero, nolakoa izango da zure itzulera?

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.