Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Elebitasun desorekatua

Jon Zarate Sesma
2024/02/29

Amets Arzallusek Iruñeako finalean Oreka gaitzat emandako bertsoaren zati batean ho
nela zioen: «…gu beti herabe / mutu eta grabe / sarri hitzik gabe / ta besteak jabe / orekatikan oso / urruti gaude!».

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak datorren hamarkadarako martxan jarri berri du Aroa plana, euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa. Planak interesgarriak diren 5 helburu estrategiko zehazten ditu:
1.- Euskara gehiago eta errazago ikasteko aukerak handitzea.
2.- Eskolaz kanpoko ekosistema euskaldunagoa izatea.
3.- Ingurune digitalean euskarak leku gehiago izatea eta hizkuntza teknologien bidez euskaraz komunikatzeko aukerak handitzea.
4.- Eremu sozioekonomikoan euskaraz lan egiteko aukerak handitzea.
5.- Euskarazko edukiak sortzea eta kontsumitzea eta euskarak prestigioa irabaztea inguru digitalean eta beste euskarrietan.

Hala ere, helburu horiek elebitasun orekatua mantenduz lortu nahi dira. Nire uste apalean elebitasun desorekatua planteatu beharko genuke, izan ere, gaztelaniarekin diglosia izugarria da. Zenbait adibiderekin saiatuko naiz esan nahi dudana hobeto azaltzen.

Batetik, Aroa planean ez da jasotzen euskal nagusitasunezko hiztunaren kontzeptua (euskaraz gaztelaniaz baino hobeto moldatzen den hiztuna). Iñaki Iurrebaso ikertzaileak bere tesian erakusten digu Euskal Herrian euskaraz hobeto moldatzen diren elebidunen kopurua %7 baino ez dela, eta euskararen erabilera handitzeko kopuru hori nahitaez handitu behar dugula. Beraz, logikoena dirudi euskararen ezagutzan eta gaitasunaren hobekuntzan modu unibertsalean inbertitzea, behar sozialak izan zein ez izan, edozein herritarrentzako euskara ikastea dohain izatea, baita C1 edota C2 maila lortu behar dutenentzat ere.

Bestetik, ez dut Aroa planean inon irakurri euskara hizkuntza gutxiagotua edo minorizatua denik. Hizkuntza minorizatuen aldera desoreka eragingo duten politikak behar ditugu. Bestela, ezinezkoa izango da aipatutako bost helburuak lortzea.

Aroa planak balore bezala hizkuntza aniztasuna errespetatzea, kanpotik datozenen integrazioa eta inposaketa saihestea planteatzen ditu. Uste dut azken horretan dagoela elebitasun desorekatua ez planteatzeko gakoa, inposaketa gisa ulertuko dutela. Baina uste dut ausartagoak izan behar garela, eta hizkuntza minorizatua lehenetsi behar dela, bai kanpotik datozenen integraziorako eta baita ere euskara ahulago dagoen tokietan euskal nagusitasunezko hiztunak sortzeko.

Nire sentimendua laburbiltzeko balio du Berri Txarrak musika taldearen Oreka abestiko letraren zati honek: «Tristea da dena ospatu behar hau / oraindikan dena lortzeko badago / orekak ez du balio lurrean zaudenean / orekak ez du balio aspaldi jausi zarenean».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.