Sarri entzun dugu euskaldunok oso estimatuak izan garela munduan zehar. Jende zintzoa, langilea, leiala, emandako hitza betetzen duena. Neurri baten, guk protagonista garenok, egiaztatu eta bizi izan dugu hau dena. Adibide bezela, besteak beste, euskal artzainek Ameriketan zein estimatuak izan ziren jarri ditzakegu. Senide eta lagun askori, artzai lanetan ibilitakoei, entzun diegu nola amerikar artzain jabeek euskaldunak nahi zituztela langile bezala. Artzainez gain, orokorrean, euskaldunen leialtasuna eta lanerako doainak ezagun egin dira han-hemenka. Nik pertsonalki, Hego Amerikan lan egin zuten apezen esperientzia batzuk ezagutzen ditut, eta egiaztatu dezaket beraien lanak oso-oso estimatuak zirela. Lekukoei entzutea nahikoa zenhori horrela zela baieztatzeko.
Euskaldunak miresten zituzten, eta euskal jatorria zutenak arro sentitzen ziren.Urrutira joan barik, sasoi bateko geure baserritarrek erakusten digute lanerako zuten adorea eta kemena. Beraien arteko «lehia ezkutu bat» egongo balitz bezela aritzen ziren: nork ondoen belarra moztu, nork haizkora trebeago erabili, nork zama astunagoa lepoan jaso, nork belar meta dotoreagoa egin, eta abar.
Antton Urrusolok EiTBn aurkeztu zuen umore programan Euskal Herria Ondarruko emakume batek ordezkatzen zuen. A ze nolako ziria sartu zion faboritoa zenari! Berari adarra joten hasi eta haserretu ere egin zen; ondarrutarra nagusi
Horrela sortu ziren Herri Kirolak. Eta horrela ulertzen da Wilhelm Humboldt (1767-1835) aleman jakintsu handiak esandakoa euskaldunen bizitza eta kultura ezagutu ondoren: «euskaldunak bere lurrak, alemanek bere lorategiak bezela zaintzen dituzte».Beste esaldi hau ere berea da: «euskal gizartean,inon baino desberdintasun txikiagoa dago». Eta «euskara Europako hizkuntza zaharrena da». Berak, 200 bat hizkuntza ezagutzen zituen, tartean, euskara.
Garai hartako hizkuntzalari handiena zen, Berlingo Unibertsitatearen sortzailea eta lehenengo errektorea.
Baina, tartean politika sartu zenean, euskaldunak, Espainiako hainbat eta hainbat agintari eta kazetarien esanetan, munduko atzeratuenak, basatienak, bihurtu ginen. Euskaldunen aurkako astakeriak neurrigabekoak izan dira historian. Oso urruti joan barik, askok gogoratuko duzue Jabier Bizkaino kazetari bikainaren El Cocidito Madrileño irratsaioa. Madrilgo irrati eta prentsan agertzen ziren euskaldunen kontrako astakeri eta ergelkeriekin umorezko programa bihurtu zena.
Umorea dela eta, gogoan dut Antton Urrusolok EiTBn aurkeztu zuen umore programa. Espainiako guztiko ordezkariak batu zituen platoan. Euskal Herria Ondarruko emakume batek ordezkatzen zuen. Eztabaidarako gaia zen, ea nongo jendeak zeukan umore gehiago. Partida hasi aurretik, Andaluziako partaidea zen faboritoa. Baina, antza,ez zuten ezagutzen ondarrutarren umorea. A ze nolako ziria sartu zion faboritoa zenari! Berari adarra joten hasi eta haserretu ere egin zen; ondarrutarra nagusi. Anekdota honetaz aparte, euskaldunok jende umoretsu garela garbi agertzen da bertsolatzaren historian. Bertso saioetan, gaiak edozein izanda ere, beti umorez nahastuta izaten ziren eta izaten dira. Euskaldunok jende umoretsu garela garbi ikusten da baita, geure telebistako hainbat programatan ere.
Euskal Herriaren mugak non zeuden inork ez daki. Non gelditzen da Euskal Herriaren isolamendua? Teoria horrek ez dauka zentzurik, eta ondoren euskararen bizi-jarraipenaren arrazoiak beste batzuk izan behar
Ez geunden ohituta euskaldunen umorea komunikabideetan ikustera. Ez filmetan, ez telebistan, euskaldunok ez ginen bide publiko horietan agertzen, ez ginen existitzen, geure komunikabide propioak izan ditugun arte. Berandu, baina ikusten ari gara, «ezjakin», «atzeratu», edota «basation» artean ere artista bikainak ditugula.
Beste topiko bat, Euskal Herria, herri isolatua, bakartia izan dela diotena da; eta ondorioz, beste herrialdekoekin harremanik ez izatean gorde dugula gure hizkuntza. Nik uste dut, ez direla egiak ez bata ez bestea.
Garai haietan, Euskal Herriaren mugak non zeuden inork ez daki. Gai honetaz teoria asko daude, uste asko, baina ziurtasun gutxi. Ziurtasun bakarra, gaur egun baino askoz zabalagoa, hedadura handiagoa zuela euskal hiztunen lurraldeak. Ez da zalantzan jartzen Pirinioko alde bietan,Akitanian (Frantzia), Errioxan, Logroño aldean, eta Burgosko parte baten hitzegiten zela. Ez dira falta, berriz, euskararen sustraia zuten hizkuntzak gaurko Iberiar Peninsulara eta Europa osora daramatenak. Non gelditzen da Euskal Herriaren isolamendua? Teoria horrek ez dauka zentzurik, eta ondoren euskararen bizi-jarraipenaren arrazoiak beste batzuk izan behar.