Euskal komediaren berpizkundea
Zer izango litzateke bizitza umorerik gabe? Eta komediarik gabe?
Badira 9 hilabete lau gazte batu ginena, eta ordutik ingeleses stand up deritzon bakarrizketa komikoak egiten ari garena Euskal Herrian osoan zehar: Antton Telleria, Julen Portillo, Iker Plazaola eta ni neu (bai, ni ere gazteen barnean sartzen naiz, kar,kar…).
AEBetan sortu zen genero hau, eta gaur egun mundu guztira zabalduta dago. Euskal Herrira ere bai, nahiz eta orain arte, euskara hutsean egiten zuen oso jende gutxi egon… Gaur egun euskal komediaren aurpegirik ezagunenetakoa Antton Telleria da, baita Zuhaitz Gurrutxaga ere, eta ezin ditugu ahaztu, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai! Azken urteetan Euskal Herriko oholtzetan eus- karaz barre eragiten ari diren bi emakume zoragarriak. Ane Lindane euskal stand up-aren erregina! Eta, nola ez, ezin ahaztu Barre Librea, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolak ETBn aurkeztutako bakarrizketa saioa. Beraiek eman zioten euskal komediari behar zuen lehen bultzada. Hantxe ezagutu genituen gaur egun herriz herri aritzen diren/garen ko- mediante asko. Nik neuk ere, saio horri esker jakin nuen gai naizela umorezko bakarrizketak egiteko eta, are gehiago, maite dudala hori egitea. Bizia ematen didala! Eta halaxe ari naiz, 41 urterekin, beste erregistro berri bat ezagutzen, ikasten, lantzen eta gozatzen!
Tolosako Lizardi elkartean egin genuen lehen bakarrizketa saioa Antton Telleriak berak antolatuta; Portillok, Plaxak eta laurok hantxe hasi genuen gure berpizkunde partikularra.
Tartean komedia euskaraz egiten ari den jende asko aurkitu dugu… Maria Blanco zestoar gazte artista, Maialen Sorzabalbere eta Mikel Irazusta (Berrexerkakoak) eta beste hainbat… Eta hau poza! Hori behar dugu! Euskal umoregileak, umorea euskaraz! Euskaldunok asko dakigu hortaz eta!
Hoberena, jendeak, alegia, publikoak barre egiteko daukan gogoa ikustea da! Ondo pasatu nahi dugu! Eta hori oholtza gainean gaudenean sumatzen da, oso eskertuta gaude publikoa ematen ari den aukerarekin. Ez dago opari hoberik umoregile batentzat hori ikustea baino! Eta horren adibide argia, OnĚatin antolatu diren barre jardunaldietan Altxa Komedia egitasmoa, zoragarria izan da! Eta baita Egin Kar-Kar ere, Donostiako Doka antzokian antolatzen dena! (Hurrengoa, datorren ekainaren 29an).
Kantatzen ez duenak zorionik ez du esaten du Pirritx eta Porrotxen abestiak… Eta nik berriz diot, barre egiten ez duenak bizitzarik ez du!
Gora euskal komediaren berpizkundea!