EUSPOILER
Bada, hori, lagun, esaten nizuna, hau ez doa batere ondo. Agian nire gauza izango da baina… egin proba: jarri belarria. Parkean gaude une honetan, gure haurrak zabuetara joan dira heldu bezain laster. Hor daude: merienda jan, kromoak banatu, elkar zirikatu… Bizitzako lehen interakzioak beti dira inguruan ikusitakoaren erreprodukzioa (belakiak bezalakoak dira haurrak) baina…sorpresa! Gazteleraz ari dira. Begiraiezu. Gu euskaraz bizi ginen, adiskide. Ohartzen al gara egoeraren larritasunaz? Bai, badakit zer esango didazun, iraganera nostalgiaz begiratzeko joera horrek ezin gaituela itsutu. Hala ere, datuak hor daude. Aurrekoan entzun nuen Gernikako gazteen artean, hamarretik lauk hitz egiten duela bakarrik euskaraz. Hamarretik lauk. Gogorra da gero. Are gogorragoa 2006an %62,1ak hitz egitetik, egun %45,5ak hitz egitera igaro garela kontutan hartzen badugu. Buruz ikasi dut datua, apropos, barneratzea kostatu zait eta. Ai ama, zer pentsatu ematen du, e. Jakintzak nabarmen gora egin duen momentu historiko batean erabilera hutsaren pare dago. Eta gu hemen Nozilla bokata mastekatu batekin eskuan, dena ondo balijoa legez.
Esque, benetan, tela marinera. Zergatik gertatzen da hori? Quiero decir, nork dauka erantzukizuna? Alde batetik, globalizazioa dago, denok gaude gurpil horretan sartuta, a lo bukle batean, estimulos por todas partes, sare sozialak… Nago ez ote gaituen mundura zabaltzeak jan, en plan, ez ote dugun korrontearen alde igeri egiteagatik gure putzu txikia ahaztu. Sin mas. Transmititu beharrekoa ez da hizkuntza, ¿Sabes? Kontzientzia da hemen inporta duena, bagara eta garelako egingo dugu; jatorri misteriotsuko altxorrak y esas movidas ahaztuta.
Es más, zalantza daukat nik ere Nahiatxori ez ote diodan gehiegi onartzen. Hor badut kontraesan bat, colega. Zer kontsumitzen duen Tabletean, zein moodetan dabilen, zein musika duen gustuko, zergatik… Alaba ahalik eta gutxien kontrolatzearen aldekoa naiz, ya tu sabeh, baina mugarik jarri ezean, ohiko munduan diluituko da eta, perdona que te diga, ohiko mundua erdalduna da, así de claro. Ezin gaitezke hemen geratu de brazos cruzados.
Ardura gugandik hasten bada, arnasguneak ere guk sortu beharko ditugu, markoak guk eraiki, a full: Oporretan Cadizeko Chirigotetara joan beharrean, Altsasuko momotxorroak ikustera joaten hasi, bigarren kelly bat edukitzeko pribilegioa dugunok Ondarru hautatu Castroren ordez, gure umeek en la nube ikusiko eta entzungo dutena aukeratu… Es decir, putzuan sartu y punto.
By the way, quizá deberíamos empezar a plantearnos que a este parque no solo venimos a pasar la tarde, sino que tenemos en nuestros hombros una responsabilidad añadida. Ya que, como decía El Chiquito de Lazcano, llegará un momento en el que hablaremos otro idioma pensando que estamos hablando el nuestro. Somos la realidad que compartimos, ¿no te parece?
En fin, me voy ya, que el peque tiene deberes. ¡Nahia! Venga, para casa, ¡que ya es tarde!