Ez dot ulertuko
Seguruena ez naz pertsonarik egokixena maitasuneri buruz berba eiteko. Nire bizitza amorosoa ez dalako eredugarrixena akaso. Danetarik euki dot. Ondo amaitu diren harremanak… txarto amaitu direnak… Adarrak jarri dodazanak edo adarrak jarri deustiezanak. Txarto eindakoaz ez nau bape harro baña, nahiz eta batzuk nire burue zuritzeko diñodala pentsauko daben akaso, uste dot, holan pasau behar zala eta punto. Baiii!!! Badakit iñoz idatzi dodala gure geroa guk idazten dogula eta gure erabakixek eiten gaituela baña…
Bueno, esan gura dodana da, maitasune be zeuzegaitik toketan jakule toketan jakune. Ez da erreza maitasune joaten iztie. Amaitu dala onartzie. Eta amaitzen danien mingarrixe dala badakit. Batzutan irribarre hori badoalako. Edo laztan hori. Edo usain hori. Edo babes hori…
Baña ni beti saiatu naz bai onetik eta bai txarretik irakasgaixek ataraten. Harreman guztixek erakusten deuskue zeuzer nik uste. Eta sekule, nahiz eta txarto amaitu, ez jat burutik pasau beste pertsona horreri miñ emotie. Nire kontrako mezuek edo komentarixoak heldu jatazenien be, ixilik mantentzie hobetsi izan dot beti. Ez dodalako iñoz ulertuko hori, hau da, maite izan dodan eta naben pertsona horreri miñ eragingo deutson ezer eitie.
Ez dot ulertuko sekule, pertsona horrek bere konfidantza osoan kontau deustazanak argitara ataratie. Horregaitxik ez dot ulertzen, umeak alkarrekin dekozan bikote bat banatzerakoan, gurasoek alkar mintzeko umeak baliatzen dabezenean. Batzuk umeei besteari buruzko guzurrek kontetan deutsez. Aipatu beharrik bez, bikote ohiari miñ eragiteko, txikiei miñ sortzen deutsenei buruzko iritzixe!
Eta ulertu eta onartueziñena iruditzen jat, apurtutako harreman baten sartu eta guzti hori eitera iristen dan jendea. Bereak ez diren umeeri miñ emoten deutsena, amari/aitari miñ emon guran. Gaiztoa, krudela, kabroia, p…tasemea… Zuek jarri gura dozuen adjetiboa.
Nik badakit, zentsu apur bat dekon jendeak, ez dabela ezer siñestuko alde bixen bertsiñoa euki ezien. Edo barne gogoeta bat eitera bultzatuko neukez, pertsona horren izaerieri buruz, zein, maite izen daben pertsonieri miñ eragiten badabil, besteenganako ze jarrera euki ahal daben heuren lepoetan. Jente modu horreri, Rey Leon-eko Hakuna Matata abestiko esaldixe apliketako esango neutzon. Bizi eta itzi bizitzen!