Gaza gara
Egun, atzolez, gosaltzen dogun bitartean, Gazan, Palestinan, bonbardatzen ari dira. Debatik Donostiara dan eremu bat, 41 kilometro luzera eta 6km/12 km zabalera daukan lurraldexkak, bi milioi eta hirurehun mila «biztanle» daukazanak, egunero pairatzen ditu eraso bortitzak. Suntsipena ikaragarria da.
20.000 inguru hildako eta milaka eta milaka zauritutako eta desagertutako palestindarrek betetzen dabez hedabide nagusietan gutxi zabaltzen direzan estatistikak.
Baina, lasai, armozaten jarraitu dagigun. Ez dau inporta. 1948tik palestinar herria zapalduta dago. Beno, agian, lehenagotik. Judutar gutxi batzuek aukera ederra garatu dabe ez dagokien lur eder bat bereganatzeko. Judutarren kontrako jarrera historikoa erabilita, sionistek ondo erabili dabe uztezko antisemitismoa antisionismoagaz nahasiz. Biktimismo faltsua nagusi.
Baina judutarrak ez dira herri bat, ezta nazio bat ere ez. Judutarrak nazioarteko erlijio etnikoki anitza eta multinazionala dira. 15 milioi besterik ez mundu osoan. Judutarretatik, asko ortodoxoak, baina gehienak laikoak, bakarrik 8 milioik erabaki eben Palestina kolonizatzea eta han bizi ziren arabiarren gainetik Estatu sionista, Israel, arrazista eta teokratiko/mesianikoa hura eraikitzea.
Arabiarrak, judutar gutxi batzuen moduan, semitak dira. Sionista eta judutar gehienak hainbeste erraza eta kulturetakoak diran modura. Baltzak; Etiopiakoak, azal argidunak; eslabiarrak edota ariarrak (Europako erdikaldekoak) bezala, sefardiak (penintsula iberiarrekoak), persiarrak (Iran)… Judutar semitak bakarrik dira mundu arabiarrean jaiotako judutar erlijioa jaso eben bertokoak. Kitto.
Sionismoa, hots Palestinan politikoki Ekialdeko «barbaroen» kontra eraiki nahi zan eta dan Mendebaldarren «baluartea», munduko judutarrak batzeko eta babesteko proiektu bezala saldu zan. Erabaki neokolonial eta eurozentriko hutsa.
Munduko II. Gerra geroztik, ondo landutako biktimizazio lotsagarria aprobetxatuz, sionistek beraien historikoa dan Eretz Israel edo Israel Handia, Eufratesetik (Irak) Nilora (Egipto), garatzeko proiektu historikoari ez deutsoe huts egin.
1967ko konkistak eta 90eko hamarkadako Bake Prozesuen manipulazioa ondo erabili dabez «Bi estatuen» ideia «pragmatikoa» maltzur erabili eta gero, bertan behera uzteko. Ez dira fidagarriak. Sionisten helburua Eretz Israel eraikitzea da. Palestina osoa kolonizatu eta arabiarrak diren inguru guztiak zatitu: Siria, Irak, Libano… geroan kolonizatzeko.
Petrolioa, gasa… Datozen urtetan ikusiko dogun aldaketa geopolitikoaren harira (BRICS…) Palestinak leku geoestrategiko zehatza dauka, eta honek be badira aldagai garrantzitsuak gatazkak ulertu ahal izateko.
Irtenbide bakarra sionismoaren erradikazioa eta kolonoen epaiketan datza. Utopia? Agian ez hainbeste! Estatu Palestindar bakarra. Multikonfesionala, non judutarrak, musulmanak, kristauak… danak bateginez, estatu demokratiko bat eraikitzeko gai izateko gaitasuna izan dagien, errazionala dan irtebide bakarra da.
Horretarako, Mendebaldeko gobernuen Ikuspegi Bikoitza erabat gainditu beharko litzake, eta horretarako mendebaldearrok, guk geuk be euskaldunok, argi itzi beharko geunkieke gure politikariei:
Gazako Genozidioa Gelditu!
Palestina Aurrera!
Palestina Askatu!