"Gu" nor gara? (Bermeo, Gernika, Lekeitio, Markina, Mutriku eta Ondarroako merkataritzakoei zuzendua)
Asteon 30 urte bete dira Amorotoko jaietan lehenengoz egon nitzanetik. Artean, Euskal Herrira etorri barria nintzala, aurrenekoz ikusi neban holako kontua: allustiarrak eta berrittuarrak alkarren kontra burrukan. Allustikoak ziranez batzuk, berrittuarrek egurtu beharra ei euken. Eta Berritukoek be egurra jaso behar ei eben, allustiarrek esanda, berrittuarrak ziralako.
Bueno. «Alkoholik be egongo zuan tarteko», diosta batek.
Atxakia ederra!
Ni neu ordurako, heavya nintzela-eta, glamekin burrukan ibilita nenguan, aurrean nerabilena parekotzat ez hartzeko atxakiatzat alkohola hartuta.
Inuxentiagua naz ni, alkoholak inuxentetu nagikeena baino; eta ez noa inor ni baino gitxiagotzat hartzen.
Eta merkataritza?
Alkarri lagundu beharra aldarrikatu nahi dot. Eta aurrekoa parekotzat ez hartzeko joera penagarria hori salatu be bai. Politikak eraikitzen ditue, bai, ordezkari politikoek. Eta zuk eta nik. Eta merkataritza alkarteek be bai.
Aurtongo gabonetan ulea-paindegian, lurrindegian eta liburu-dendan «herrian» gastua egitearren imanak oparitu deusteez, eta herriko merkataritza alkartearen zozketan parte hartzeko boletoak jaso dotaz, hiru herritan. Eta behartokian erregalau dostie Elkar dendetan 100 euro gastateko erregalu txartela, nahi nebana erosteko nahien neban tokian (Doñostian, Bilbadon, Basahuri, Bergaran, Getxon…).
Baina ezin erosi Kareagan, ez Aralden, ez Obaban.
Euskoa datorren bitartean, opari txartelen bat sortu ete zeinkie, Merkataritza Alkarteok? Edo Busturialde-Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-kook bultzatu, akaso.
Hartara, joango litzateke markinarra Bermeora erosketetan, edo mutrikuarra Gernikara edo gernikarra Ondarrura. Nahiz eta batzen gaituen autobusik ez euki.
Aurrekoa gu gara, eta politikak horretara bideratu behar doguz.
Sei hile barrurako kanpainia polita izan leike holako opari txartelak (be) egotea arbola azpian.
«Politika?» Bai, merkataritza politika, merkatariek eta gastugintza politika erosleok. Eta herria(k) eregi guk danok.