Guk aukeratzeko aukerie dekogu
Denpora zan ez nenbillena neure onenien. Animoz baju eta morala alkantarilletako ur sakonetan ugerrien. Kaletik irribarre bategaz pasioan ibili arren sarri, egixe, barrue miñ eta eziñegon lurrikara etenbako bat zala. Iraganeko akats askok torturatzen niñuen. Ez nengoen harro egindakoagaz. Maite neban jentieri miñ emon izanaz. Maite neban jentieri huts egiñ izanaz. Eta batez be neure burueri miñ emon eta huts egiñ izanaz.
Aldatzie neure eskuetan egoan arren, egiñikoa ja ezin zan aldatu. Egiñikoa einde egoan, eta sortutako miñ eta kaltie ezin zan konpondu. Baña ez neukon in-dderrik ezta adorerik karga hori neure lepo ganien eroateko. Egunek gero eta gogorrauak eta luziauak eiten jatazan. Txarto jaten hasi nintzen. Eta nire gorputze ahultzen zijoan eñien, nire burue be ahultzen zijoan.
Eta holanik heldu zan egune. Egun guztixe negar batien paseu eta gero, gabeko erreleboa toketan zan aste horretan, eta siestara sartu nintzen arren ohi legez lanera joan eurretik kukutxu bat eiteko, ezin izen neban begirik itxi. Beraz, ogetik jeiki eta dutxara sartu nintzen. Dutxako apal baten neukozan txanpue, gela eta espartozko guantie. Baite depiletako erabiltzen neban kutxillie be.
Lehenengo burue garbitu neban txanpuegaz, eta ostien, gela espartozko guantera bota eta gorputz guztixe igurtzi neban. Astiro-astiro. Pazientziz eta behar beste denpora hartuz.
Ondo garbitu nebanien gorputze eta ondo aklareu, depiletako kutxillie hartu neban. Baña oingoan ez zan hori helburue. Eskumeko eskuegaz kutxillie eusten nebala, ezkerreko eskumuturren ganien kokatu, eta alboz keiñu bat ein neban. Dutxako lurre laster baten jantzi zan gorri kolorez. Horregaz nehiko ez, eta kutxillie eskuz aldatu eta eskumako eskumuturrien keiñu bardiñe ein neban. Denpora gauzie zan ya amets gaizto guzti ha amaitzie. Bertan amaituko ziren nire miñek, eta, akaso, mindu neban eta huts egin neutson jentiek be lasaitasun bat hartuko eban. Eta dutxako ure amateu barik, lurrien jesarri nintzen, bola bat eindde, besoekaz izterrak heltzen nebazala…
Han, dutxako lurrien makurtute nengola, irudipen bat euki neban. Akaso odolik barik geratzen aritzien ondorio. Baña aspaldi minbizi bategaz joan zan lagun bat agertu jatan. Eta hasarre baten, holan esan eustan: «Txotxolo halako hori! Zetan zabiz? Hori kobardiek baño ez dabe eiten, ta zu ez zara kobarde bat! Jeiki hortik eta eiñ eurre arazoei! Txarto ein dozule? Ta? Nok ez deu eiñ iñoz txarto? Hau holanik ez da konpontzen! Konpondu gure badozu, ikesi txarto eiñekotik eta ez jausi barriz harri bardiñien! Ez izen burubakoa eta ez itzi eskapetan bizi honetako segundu bakar bat! Nik ez neban hil ala bizi aukeratzerik euki! Badakizu zer emongo neban zure arazo hori eukitiarren eta bizirik jarraitziarren?».
Geur da egune eskumuturretako bi zauri horrek nire biziko irakasgai onena izen zirena esan ahal dodana. Ez nintzen dutxa haretan geratu. Ikeratu eta ahal neban eran lehortu eta jantzi ostien, 112ra deitzeko kapaz izen nintzen, eta sasoz heldu giñen ospitalera. Ordutik, bizixe beste prisma batetik ikusten dot. Egun ona euki!