Gune sinbolikoa greba egunerako
Urtarrilak 30ean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitu duen Greba Orokorrean parte hartuko du EMAk eta zuri ere, emakume, bertan parte hartzeko deia luzatu nahi dizugu.
Greba honetan ere, ahotsik ez dutenek lekua eta ikusgarritasuna izatea ezinbestekoa iruditzen zaigu, sistemaren zapalkuntza anitzak jasaten dituzten emakumeak erdigunera ekarriz.
Hortaz, U30ean greba egin ezin duten emakumeei deia zabaltzen diegu egunereko lanetan erabiltzen duten objektu adierazgarri bat Goiko Parkeko arbolategira ekar dezaten. Bertan, emakume langile bezela jasaten ditugun zapalkuntza anitzak ikustarazteko gune sinboliko bat sortuko du EMAk, urtarrilaren 27tik 30era bitartean egongo delarik martxan. Animatu parte hartzera! Gora emakumeon borroka! Gora borroka feminista!
–Maider Gorritiberea Astigarraga eta Malen Larrañaga Azpiazu. EMA-Emakumeak Mutrikun Abixan.