Gutuna: 'Maiatzaren 7an, eman zure iritzia'
Apirilaren 23an, Gure Esku Dago-k bultzatzen duen galdeketaren aldeko agerraldira gonbidatuta nengoen Ondarroan zinegotzi izan diren beste guztiekin batera (1999-2003 agintaldian Euskal Herritarrokeko zinegotzi izan nintzen). Radixu Irratian egiten dudan irratsaiorako lanetan murgilduta, ezin izan nintzen ekitaldira heldu.
Hala ere, eta nire zalantza guztiekin (eraginkorra izango ote den, zerbaitetarako balioko duen, alderdien arteko lehian parte ote den…), bat egiten dut Gure Esku Dago bultzatzen ari den galdeketarekin.
Nik parte hartutako erakundeek beti aldarrikatu izan zuten autodeterminazio eskubidea eta herritarrek/herriek beren etorkizunari buruzko erabakiak hartu ahal izatea. Beraz, maiatzaren 7an zure iritzia emateko aukera ez galtzeko eskatu nahi dizut.
–Ion Iñaki Artetxe Egaña. Ondarroa.