Ezin idatzi gabe utzi egun hauetan pertsonalki irrika pasionalez bizitzen ari naizenaz: Erabakitze ahalmena.
Mundua ez da gelditzen, eta
iraultza digitala-ren aroan are gutxiago, debora-espazio kontzepzioa –mundua ulertzeko modua bera– irauli da erabat. Badirudi ber-pentsatze, ber-kokatze, ber-asmatze… aroan murgilduta gaudela. Aurretik datorrena egiteko dago.
Testuinguru mundutiar honetan ere, globalizazio eredu nagusia –kapitalismo finantzarioa– talkan dago oinarritik komunitate demokratikoarekin. Pribatizazio eta esku gutxietan metatzen ari den botere mailak, desnazionalizazio eta herrien soberaniaren desjabetze prozesuan gara. Erabakitze ahalmena gaitasun politiko bat da bere horretan. Herriak bere burua gobernatzeko duen gaitasuna. Hasi gutako bakoitzak norbere errealitatearekiko izan dezakeen erabaki ahalmenetik, eta abstrakzio maila handienetara heldu arte, herri antolatu batek bere etorkizunarekiko izan dezakeen erabakitze gaitasunaz.
Ikeak komertzialki erakutsi bezala –barka erreferentzialtasun hau–, norbere errepublika independientea baita etxe gisa ulertzen dugun bizi eremu zehatza. Ahalmena errealitate gorpuztu, ukigarri, egiten den espazioa
Subirautza azken finean. Saretzeaz, gaitasuna izateaz, burujabetzaz hitz egiten da: osasungintza, hezkuntza sistemaz, eredu ekonomikoaz, energiaz, gure zaborra kudeatzeko ereduaz, politika sozialez… erabakitzeko gaitasuna izateaz. Errealitate politiko bat sortu eta birsortzeko gaitasuna. Baina baita egunerokotasunezko eta hurbilezko beste parametro batzuetan ere, norbere etorkizunaz erabakitzeko ahalmenaz, ama izan ala ez erabakitzeko ahalmenaz, neska, mutil edo dena delakoa sentitzea zilegiki erabakitzeko ahalmenaz… errealitate –hau ere– (bio)politikoa sortu eta birsortzeko (1) ahalmena.
Guzti hau, lurralde –espazio eremu– eta instituzio zehatz batzuen baitan kokatzen da. Ikeak komertzialki erakutsi bezala –barka erreferentzialtasun hau–, norbere errepublika independientea baita etxe gisa ulertzen dugun bizi eremu zehatza. Ahalmena errealitate gorpuztu, ukigarri, egiten den espazioa. Lurraldetutako burujabetza eraiki nahi izana da gurea.
Ari dira horretan Katalunian
i el poble català, abans de votar ja ha guanyat la batalla de la dignitat i de la llibertat (
Joseba Permachek ElMon.cat-en idatzitako artikulua). Hori bai, oh konstituzio divino-a! Jakin izan dugu guk lehen pertsonan, testuinguru zehatz batean eta partzialtasunetik eraikitako balizko legalitateak batzuetan ezer gutxi duela zentzu komunezko justiziatik. Galdetu ere bestela, mediterraneoa zeharkatu nahian bizitzak ihes egiten dien horiei.
Zentzu honetan, jakin izan dugu maila ezberdinetan justizia ahalbidetzeko espazio propioak eraiki beharraz, eskubideen aitortzaren gainetik kokatzen omen den legalitate honetaz gaindi. Behinola Rosa Parks berak jakin izan zuen antzera, garaiko legalitatearen barne zen bazterketa arraziala gaindi autobusaren lehen ilaran esertzeko beharraz.
Jakin badakigu burujabetza propioz eta justizia sozialaz aritzen, beraz. Eta bide beretik, nik, zuk… guk zein etorkizun nahi dugu? Nola irudikatzen dugu biharko Euskal Herria? Mundua ez da gelditzen, eta gu guztiok
Herri oso bat pentsatzeko atakan (2) gaude. Hau
apasionantia ra, hel diezaiogun erronkari! (3)
AZALPENAK:
- Sakondu nahi duenarentzat : biopolitikaz interesgarri Foucault; eta sortu eta birsortzeko ahalmen diskurtsiboaz (performatibitateaz) interesgarri Butler.
- Hala izenburutzen zuen Ivan Santamariak Jon Azua eta Mikel Navarroren arteko hausnarketa Berrian.
- Asko dira erabakitze ahalmenaz teorizatzen ari direnak gurean egunotan, beraienak dira hitzok nireak baino gehiago,. Ikus, Jule Goikoetxea, Mario Zubiaga, Julen Zabalo…