Denbora asko daroat pentsetan danok dekogula bipolarismoa gugan iltzatute.
Ez zarie iñoz horretan pentsetan ipiñi? Ni bai… sarriten. Eta neuk be, bipolarran multzo horretan sartzen dot neure burue.
Askotan ipiñi naz pentsetan ze jokabide edo arrazoitze desberdiñek dekoguzen egoera ustez antzeko edo bardiñen eurrien. Esan gure dodana zera da: Ekintza bat ezberdin epaitzen dogula ekintza horren egilea nor danan arabera. Ume batek harri bat botaten badaben eta pertsona bateri min emon… «bale… Ume bat izen da eta ez zekixen zer eiten eban eta beren ekintza horrek ekarri ahal ebazan ondorixoak». Baña… edade jakin batetik eurrerako batek eiten badaben harri jaurtiketa hori… «Zoratute dau»… «hiltzaile bat da»… eta abar entzun ahal doguz.
Beste adibide bat bikote harreman baten jarri al da. Mutilek neskieri edo neskiek mutileri, zehaztu barik. Bixetako batek bere bikotekidie txarto tratetan badaben eta txarto tratatue hirugarren bategaz lietan badan… «merezite eukan» bategaz justifiketan dogu. Ostera, harremana ona bazan eta hirugarren bategaz desliz bat badeko… «Ze kabroie… Ze putie» (neskien kasuen) edo «ze andrazalie» (gizonanien) erabiltzen doguz.
Hirugarren kasu bat jarri neike lapurretiegaz. Eskale batek edo kitxano batek lapurreta bat eitzen badaben, segiduen zorrozten doguz begiradak eta segiduen ebaiko geunkixo eskue gugaitzik balitz. Baña ama bat edo ume txiki bat,beste ume edo neba-arreba bateri jateko apur bat lortu guran lapurretan harrapetan badogun, barneko zera sensible hori martxan jartzen jaku eta justifiketan saiatzen gara… «Eske normala…neuk be eingo neuke»…
Zegaitzik bipolarismo hori? Zegaitzik zurixe ez da zuri eta baltza ez da baltz? Oso erreza, kolore gehixau dauzelako. Zegaitzik ez grixe? Edo zegaitzik ez larrosie? Edo berdie?
Eta kolore ezberdin horrek dauzen moduen, gure jokabidiek interesetan jakuzen erara moldatu ohi doguz. Zenbat biderrez topeu ete gara iraganien eindako edo ein bako zeozeren damuz? Eta egoera horretan bi justifikaziño esaldi jarri al dodaz adibidelez. Positiboa danak eta txarto egin izana onartu edo onartu ez eta bere burue zuritu gure badeu esaldi hau erabiliko deu komeni jakon erara: «Gurau dot egin izanan damuz bizi egin ezan damuz baño». Beste ikuspegi batetik ikusi ezkero esaldi hau erabili al dogu: «Ez euki damurik.Egin bazendun, une haretan egin nahi zenduna zalako izen zan».
Eta neurekiko gogoeta bat ein ostien konklusiño batera heldu naz: Gure bipolarismo hau norberan animo egoeran araberakoa dala. Gure inguruen une horretan dagon jentien araberakoa. Eguraldixen araberakoa. Ez dot uste iñok, eta barriro diñot, IÑOK, bardin jokatzen dabela bi egoera bardiñen eurrien egoera hori une ezberdiñetan emon ezkero. Baña klaro, hau nire gogoeta bat baño ez da eta norberak beren pentsakerie deko.
Hurrungorako, beste barne debate eta gogoeta ariketa bat proposatuko dautzuet. Pertsona batek zer ein behar deu? Zoriontsu eiten dabena ala komeni jakona eta zuzena dana? Baña esan dodan moduen, hau, hurrungo baten eingo dogu.