Gabon eta urte barri on danori! Bai, Gabon! Gabeko 22:31ean hasi naz zutabe hau idazten. Paseu dire Gabonak eta buelteu da normaltasune gure egunerokora. Amaitxu dire faltxukerixek. Jentiek ja ez dautzoz poteo errondak atsegin edo begiko ez daukon jentieri ordaintzen. Jentiek ja ez dauko zertan urte osoan merezi izan ez daben semieri ehunka euroko oparirik egin. Ze horretan bilakatu dire Gabonak. Faltsukeri hutsien.
Beste egunien, telebistan, Riverako merkatuen gizon bat erosketak eiten ikusi neban. «Geur ez dot perzeberik edo bisigurik erosko, aurretiz erosite doaukodaz». «Angulek pe, urtarril erdialde edo otsail bueltan erosko dodaz»… handikerixe nabarmenduz. Hori bilakatu direlako Gabonak.
Ez oso aspaldi, «Gu be zuek gara» ekitaldixen ganien idatzi nebanien zutabie, gaur egungo gizartien apar sentiemendueri buruz idatzi neban, hau da, gainontzekoan ganien geratu gurieri buruz. Ba Gabonakaz bardiñe pasetan jat. Irudi jat, geur egun ez dekogula bakotzan ahalmena kontuten. Bardin jakule urte osoa hipotekeu, gure seme-alabari ingurukoak jasoko dabena baño opari hobie emoteko aukeri emotekotan. Eguneroko irreal baten sartzen gabizelakoa dekot. Eta ez jat gustetan. Atsegin eta maite dot, gurasoek, euren seme-alaberi, eurek euki ez ebena emotie edo hori emotearren ahalegintzie. Baña derrikorrezko eta eskubide ikusten dot, eurek pe euren plazer eta gozamenak eukitzie.
Ez dot atsegin geur egungo gizartiek hartu daben dinamikie. Eboluzionetan ei gabiz? Bai? Seguru? Ume batek mahaixen portetan ez dakin sasoien… Tablet edo mugikorrien jolasten egon ezien builaka dabilen sasoien… Teknologia barririk euki ezien aspertzen dan sasoien…
Ni ez naz oso luzidue sentiduten. Ez naz oso irudimentsue. Ez naz oso argixe… Baña ez da Eisntein bat izan behar, eboluziño honek akats eta hobetu behar asko daukozala jakiteko. Gauza batzutan aurrera ein beharra dau baña beste batzutan, iraganak egungoa zatixegaitzik hobetzen deu. Zorionez, ondiño siñesten segitzen dot gehiengoan zentsuen.
Bakotxak bere gogoetak ein.