Aspaldi erabaki neban itsasontzi bat eraikitzie. Gaur egun ez da horren gatza baliabidez oparo gabizelako. Egixe esan, itsasontzixek erdi einde erosi ahal dire. Edo estrukturie bakarrik erosi eta gainontzekoa norberak. Edo bestela… zerotik hasi lehengo modu tradizionalien. Egurre aukeratu… formie emon… Baina gaur egun lan nekez hori oso gitxik hartzen dabe.
Nik estrukturie erdi einde eukon bat aukeratu neban. Eta eraikitzieri ekin, baina estruktura bardiñegaz bi artisau genbizela konturatu nintzen, eta urtietan geldi euki neban itsasontzixen eraikitze prozesue. Baina behin, beste artisauek lana itzi ebala jakin eta barriro hartu neban lana. Arin baten bukatu neban itsasontzi hori, eta bera nigaz pilotatuko eban kapitana topeu be bai. Urtiek ein dodaz itsasontzi horretan.
Beste kapitanagaz abentura ederrak bizi izan dodaz, nahiz eta gure eztabaidak euki eta porturen baten edo bestetan, beste kapitain bat bilatzeko ahalegine ein. Horrek, itsasontzixe pilotatzen genbizenien distraziño asko ekarri eta kaskoa kaltetu izen dogun noz edo noz, fondieta edo arrokekaz ikutuz. Baina beti konpondu izen dogu ontziolaren baten eta nabigatzen segidu.
Baña gure harremana azkenien itzikerire heldu eta gaba baten, irla desertu baten paretik nabigatzen genbizela, gure ontzixek arroken kontra jo eban. Oingoan ja ez egoan konponbiderik. Itsasontzixe mille zati einde geratu zan. Guk txaleko salbabidazak medio, bizi irautie lortu gendun. Nik ez nekixena, beste kapitanak beste itsasontzi bateko kapitan bategaz tratue eukola, eta bixek joan direla alkarregaz nabigatzen.
Zorte onena opa dautziet bixotzez, eta ez dagiela geurelez arroken kontra bukatu. Nik bi aukera dekodaz: irla desertu honetan bizi-irauten ikesi (hemen ondo bizi lei) edo irliek eskeintzen dauztazan materialak ondo hautatu eta itsasontzi barri bat ein. Zerotik hasitxe. Sendoa. Segurue. Fiablie. Eta bigarren hori aukeratu dot.
Ez dekot prisarik. Itsasoratuko naz barriro. Ni bakarrik edo beste kapitain bat ondoan dodala. Eta itsasontzixe einde dauenien, ozeano guztixek nabigatuko dodaz! Nelson Mandelak esan ebalez: «Ni naz nire geroaren jabie, nire arimien kapitana!».