Julen Erezuma: 'Lotsa'
Beste behin, lotsatute nau Estatu Española bihurtu dan zirko horregaz. Lotsatute bertako herritarretaz eta behartute bertakotzat gaitzuenokaz daukien adar-jotze jarrera horregaz. Lotsatute egunez egun ikusi eta irakurtzen doguzan korrupziño kasu eta indargabeenenganako zapaltze jarrerakaz.
Ez dakit nundik hasi… Korrupziñoa? Rita Barbera? Puyoldarrak? Noos? Titiriteruek?
Puffff. Benetan…askotan umezarora itzuli gure neuke eta ezertaz ez ohartu. Ume garenien dekogun eta bizi garen ignorantzi konstante horretan bizi.
Zer esan nei Rita Barberagaz paseu danagaz? Valentziko PP-n pasetan dabilenagaz? Esan ahal dodan guztixe oiñ arte esan direnak errepikatzie izengo zan.
Eta Puyoldarrez? Zer esan nei? Badaki iñok zenbat diru lapurtu daben? Eta andriek ez zekixela ezer? Eta herentzixe zala? Eta….Bla…bla…bla…
Noos kasueri buruz esan biherrekoak be, uste dot aipamen hutsien iztiegaz mesede eingo dauzkula danori.
Titiriteruen kasure joango naz hobeto. Honetaz gauza asko entzun da azken egunotan. «Enaltecimiento del terrorismo» leporatute kartzelara antzezlan bategaitzik. Hau ja gehigizkoa irudi jat. Orduen… «la lista de Schindler» nazismoa goraipatzie izen biherko zan edo Lobo pelikulan behin eta berriz agertzen diren ETAren ikurrak terrorismoa goraipatzie lirakez… Ez?
Horrena terrorismoa goraipatzie da baña Federico Jimenez los Santos obispoan berbak «libertad de opinion» dire. Edo homosexualetaz eta abortuaz hainbat obispok daukiezan berbak iñungo zigorrik barik geratzen dire.
Nik titiritero horren alde lantza bat apurtu gure neuke. Hasteko, gusteko jaten jakin, kritiketan dabizen guztixen artien, zenbatek ikusi daben antzezlan hori zertaz doan. Ahoz aho jaso daben informaziñoaz gain, zer dakizen edo zer jakiten ahalegindu diren. Hau esanda…Onartzen dot «Gora ALKA-ETA» pankarta, eta La bruja y don Cristobal ikuskisune ez izetie umientzat egokixena eta heurek konsziente izen behar lirakezela horrek sortu ahal eban zalaparta eta zoramenana.
Baña… Zuk jazz musika talde bat badekozun eta pertsona batek kontzertu bat jotzeko kontratetan bazaitu, nahiz eta gero reggeaton jaldi baten jo behar zure kontzertue… Zuk jazz kontzertue joko dozu. Ala ez? Gero datorrela publikoa eta esan… «Ze letxe da hau?» Baña zuri horretarako kontratau zaitzue! Orduen… Nok deko errue?
Eta bukatzeko, esan gure neuke, nire ustez, titiriteru koitxau honen kasue, heuren trapu zikiñetaz berba gitxiau eiteko erabili dan ke errezel bat baño ez dala izen. Betiko moduen, ezerezetik notizixe atara eta errugabe batzuri egurre emon, horretaz berba ein eta heurena albora izteko.
Lotsagarrixe!