Karle Beristain: Betiko kontuk
Ekainan 19an Azkena Rock Festivalea jun ginan hiru lagun. Bi egun rock&rolla entzuten lagunakin Mendizabalan. Ederra. Urtero juten gaz Gasteizea, Azkena gutzako falta ezin geinken jaialdi bat dalako. Ta aurten be han eon gaz. Ta aurten kamiseta bat erosteko gogo guztiaz jun naz. Neurri handixe dakatenez, beti arazuk dakat nitzat zeoze topateko. Gustoko bat ikusi neban, bertan joten ban talde baten kamiseti. Aldez aurretik galdetu netzan ia erakutsi leiken mutilantzako dauken kamisetaik eta handixena. Ataztan bat. Ta erakutsiztan kamiseti, nire lagun batek esan ban moure: taldeko kantantiai be ez gako sartzen! Baine proba ein neban, badaezpadan be… Odolosti latxeik, pea-pea eindde. Salmahai ezberdinetatik pasaten jun nitxan eta kamisetak ikusten eta probaten, eta danakin bardin. Bixkat hasarratu, eta gaxe laga neban, ondo pasateko gogu neukan eta.
Hurrengo egunin, kriston beruaz, tirantedun kamiseti erostea jun nitxan ez nebalako aguantaten hori tenperaturioi. Beste postu baten, mutilantzako eukan kamisetaik handixena eskatu netzan, bardin doztanela ze taldetaku zan. AC/DC taldin kamiseti ataztan, ta han eon nitxan lehen esan doten moure odolosti latxeik kontzertuk ikusten, baine bentzat freskia, lantzin behinko haxe boladatxuk besutan sentiuten.
Amatxu zin kontzertuk, ta lota hurrengo egunin Gure Esku Dagoko jaialdixe euan eta. Han be kamiseti erostea jun ginan. «Neskan kamiseta handixena?». Atazten… Han ez nitxan sartzen. Ba mutilan handixena ordun… Bueno… mutilan kamiseta handixena ez neban erosi, handixauak be baeuazen eta… Baine nire galderi de, zer dala eta erosi birdot nik mutilan kamiseti? Neska lodirik ezta ala? Neu na bakarra? Neskan eta mutilan kamisetak ezberdinak diz. Neskanak finauak diz eta kokoteko parti iraixaua dakarre. Mutilanak tela totua moruku dakarre eta kokota itxi-itxixe beti. Zer dala ta erosi birdot mutilana? Ta niri mutilan kamiseta handixenetaiko batzuk sartzen ez bagaztaz, mutil batzuk ni baino txartua dakarre.
Holakoxe detailik, batzuntzako ixe eztizenak, beste batzuoi zenbat eragin leiken jakingo bazeunkie… Danokin pentsa birdela! Danok ez gazela bardinak! Ta pentsa birdana da: Eskerrak ez gazela bardinak!
Esatezkue zer dan politxe ero ederra eta guk sinistu etxen dou baine hori ezta egixe. Danok gaz politxak eta ederrak, ta hori sinisten hasi bigaz. Danetaik eon birde, eta danok dakau balixo bardine. Egunero neure buruai esan bir batzat be, sinisti kosta etxen gazta eta. Danon ezberdintxazunan alde eta estereotipukin amatxu arte!