Karle Beristain: 'Espezimen raru na!'
Espezie raro bat existiuten da gure gizartin ta ni horkoxe tribuko espezimen bat naz. Nire inguruko jente guztin artin eztai esko bateaz konta neiken nire lakoxe raruk. Ta ezta erreza gure lakoxi ixati, ez gaz oso ondo ikusitxe eta. Gaur aitortu eingo dot… Bai, Gabonak gustaten gaztaz!!!
Familixiaz eoti beti gustaten gazta, lagunakin eoti bebai, jan-erana argi da, eta akabo ba, jaxe zenbat gustaten gaztan! Zeuei ez? Ala bakarrik Gabonetan ez gatsue gustaten? Jente askorei entzutetsat kontsumismu bla, bla, bla… Baine Gabonetan bakarrik? Ala urte guztin zaze kontsumismuaz arduratute? Gizarte kontsumista baten gaz egunero, egunero-egunero. Beste batzuai tristik ereizten gakoez gabonak. Bueno, ulertzen dot jentin hutsunik sentiuti. Neuk be sentiutetxuaz. Baine urte guztin! Ixan leike honetan fetxetan gexaua sentiuti hori falti. Bai, egixe da. Baine nitzat beste arrazoi bat da hori, dazenakin eon nahi ixateko. Matxe dotenakin eon nahi dotelako. Atzanengoko urtitan ezbeharren bat euki dou Gabonetan. Eta urte ederrak be ez douz euki, hoxe loteixa eskazoi toka gasku-eta. Baine aurrea ein bihir dou.
Barai asko ez zazela niaz ados, argi dakat hori, egixe esan, gexenok. Nire ingurun gexenok gorrotatzezuez Gabonak. Baine bueno, hoxe sentimientu dakazue, ta ez gazta besteik geatzen errespetati baino, eta bixitxi baino… Bakarrik espero dot ahal douen hobetuen pasati danok.
Bardin-bardin be, ni desiaten na Gabonetako usain ederrak usaintzen hasteko. Lagun ezkutuko papeltxuk banatu eta oparixe ederto pentsateko, oparixe etxeko, afalostin kolore gorrixakin amaitzeko, kanpaikin mahatsa jateko eta gero danoi musuk eta urtebarrionak emoteko, rosku jateko, Errege egun goxe ailateko eta zeatxik ez, diskutiuteko! Hori be urteroku de ta! Arboli ipinitxe dakau honezkeo eta niri hasi gazta Gabon harra gitxike-gitxike.Arbolako apaingarri batzuk falta gaztaz etxeko, aurten eskuz etxi erabaki dot eta. Ta tabernako Gabon giroko apaingarriren bat ipintxi. Eta listo. Prest Gabonetako!
Nire partez, danoi, bai nire espezieko raruoi eta batxe bestioi be, gabon eder-ederrak eukitxi opa dotsuet! Urti oso ondo hasti! Urte marabillosu eukitxi! Ta ahal bada, gindi ipinitxe pastelai, bixitxa zoriontsu bat eukitxi!