Karle Beristain: 'Trapaberrasa'
Tragaperras barrixe ekarriskue taberna, eon leikenik eta feuenetaiku. Lehen gabiz makini kentzeko goguaz, ba honeaz gexa! Beste hiru urte eon bihir gaz holako makina bateaz kontratu dala eta, baine honeaz? Ezta pentsamentoik be!
Ziur mile tokitxan dazela holakuk. Argiz beteta. Pantaila handi bat telebisinoi baten itxuraku, eta bertan pilo bat irudi mobimientun. Hiri futurista bat agertzen da, kotxin hegan duzela alde batetik bestea. Ta bat-batin martzianitun erasu. Baine lasai! Trankil eon geinke hor dazelako gerrera sexy galaktika bi, euran body rosakin ondo peata, titi erdixak eta popa erdixak bistan, laser pistolakin posaten hirixe salbateko prest! Ze nezezidade?
Eskerrak atxak makinakuai detxu dotsan kentzeko esateko. Aitzaki moure, ama eta ni feministak gazela ibili badau be. Ez dotena ulertzen da jenti zelan ez dan hasarratzen holako irudixakin. Inor ezta konturatzen ze kalte etxen doskun emakumioi? Feministi nazela? Harro gainea! Ez daiena da zelaik ez zazen danok. Emakumin sexualizazinoi danin zabaldute da , eta gainea, egunetik egunea gehitzen du. Ez dou beste mezoik jasoten guapi te sexuala ixatin beharra baino. Ixan zeinke famau, pertsona ona, bihargine… Baine ez badotsue esaten guapa zazela ero guapi zazela… txarto bihir dou! Balixu kentzen doskue.
20 egun barru hau makina kristuau tabernatik baru. Ondo! Honek irudixok ikusten 20 egun pasa bihir badotsuaz be. Marrazki bizidunetako porno pelikula batekuk emoten dabe. Eskerrak berbaik ez daben etxen…ze konbentziute na gexa kabreako nitxala. 20 egun eta listo. Txarra da tabernatik kanpo, kalin, mundun, ez dazela 20 egun… Gauzak eztai aldatuko dizen nonoiz. Esperantzaik ez dot galtzen baine. Bihar gogorra da, matxismu handixei de, handixei benetan! Ezta besteik astin pasa dizen herixotza guztik ikusti baino…. Matxismu handixe da, handixei. Ta mikromatxismu, borragarrixe.