Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

LABen gutuna: 'Prekarietatea indarkeria da, eta bertatik irtetea, zure eskubidea'

2015/11/25
Goizero legez etxetik atera eta lanera nindoala Maiterekin egin dut topo. «A ze asteburua! Indarkeria matxistak 5 emakume erail ditu asteburu bakar batean! Zer gertatzen da jendarte honekin?». Kalean behera noala Mila ikusi dut egunero garbitzen duen atarian erratza astintzen. «Zelan Mila?». «Nekatuta, jubilatzeko gogoekin, baina bizitza osoan lanaldi partzialean aritu naizenez, adina bai, baina prestazioa jasotzeko gutxieneko baldintzak ez ditudala betetzen esaten didate». Eiderri mezua bidali diot asteburuan plana egiteko, baina lan egin behar duela erantzun dit. Lau orduko kontratua badu ere, tabernetan azkenean zortzi-bederatzi ordu sartu behar izaten ditu, asteburuak barne. Lanera heldu naiz, Maite, Mila, Eider eta beraiek bezalako milaka emakumeak burutik ezin kenduta. Prekarietatea, azken urteetan jendarte osoan hedatu eta langile sektore ezberdinetara zabaldu den errealitatea bada ere, emakumeontzat ez da gauza berria. Eguneroko bizitzan egoera hauek ikustea ohikoa den arren ez da normala etxeko lanak zein zaintza lanak nagusiki emakumeon erantzukizuna izatea. Emakumeok 3 ordu eta 33 minutu eskaintzen dizkiogu egunero etxeko lanei, eta 4 ordu eta 15 minutu zaintza lanei. Gizonek, aldiz, ordu 1 eta 29 minutu eskaintzen dizkiete lehenengoei, eta 3 ordu eta 17 minutu bigarrenei. Lan merkatuan emakumeak modu orokortu batean lanaldi partzialetara bideratuak izatea, hilabete bukaerara heldu ahal izateko lanaldi partzialeko hainbat lan egitera behartuak egotea, kontratua lanaldi partzialekoa izan, baina azkenean lanaldi osoa betetzera derrigortuak egotea, gizonezkoak baino gutxiago kobratzea, askotan lan merkatu araututik kanpo dauden lanbideak egitera derrigortuak egotea… Emakumeok pairatzen ditugun egoera hauek ez dira normalak, are gehiago, emakumeok pairatzen dugun prekarietatea ez da kasualitatea. Jendartearen gehiengoa indarkeria sexista indarkeria fisiko, psikologiko edota indarkeria sexualarekin lotzen badu ere, indarkeria sexista haratago doa. Indarkeria sexistak milaka aurpegi ditu, horietako bat lan munduan emakumeok jasan behar dugun prekarietatea. Gogorarazi nahi dizuegu emakumeontzat, prekarietatea indarkeria dela, eta bertatik ateratzea, gure eskubidea. Guzti horregatik, gero eta emakume gehiagok argi dugu horrelako egoerak ez ditugula onartuko. Argi dugu, sistematikoki emakumeon kontra erabiltzen den indarkeriarekin amaitzeko, emakumeon zapalkuntzan oinarrituko ez den eredu berria eraiki behar dugula emakume eta gizonezkoen artean. Izaskun Garcia Bordagarai. LABeko Zeharlerroetako idazkaria.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.