Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Lekeitioko PNV berriz ere berandu

2015/01/08
Tamalez, berriz ere Lekeitioko PNVk idatzitako ganora bako kritika bat irakurri behar izan dugu hitzan, Lazunarri moilaren konponketa lanei buruzkoa eta ondarearen kudeaketari buruzkoa. Zorroztasun gutxi eta lan traketsa berriro ere. Idatzi honekin, Lekeitioko Bilduk zehaztasunak azaldu nahi lituzke, iritzi publikoak informazio argia izan dezan. Obra bat, edozelakoa izanda ere, ezin da hasi dagozkion baimen eta bermeak ziurtatu orduko. Eusko Jaurlaritzak baimen guztiak aspaldi eskura izan balitu obra hasita beharko litzateke, ezta? Ba jakin, Lekeitioko Udala, abenduaren 30ean, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batu behar izan zela, baimenen kontua argitu eta proiektua eskakizun guztiak kontuan hartuz abiatuko dela adosteko. Gainera, Lekeitioko PNVk Prozedura administratiboari buruzko kritika egiten du eta adierazpen horiekin, udalean Lazunarri proiektuan buru belarri ibili diren teknikarien lana zalantzan jartzen dela uste dugu. Lekeitioko udalean aurretiaz agintzen egon den alderdiak, orain, udal langileen gaitasuna zalantzan jartzen al du? Errespetu eta begirune gutxi du iradokizun horrek, zalantzarik gabe. Bestalde, ondarearen inguruan galdera hauek egin beharko lirateke: Zer egin du Lekeitioko PNVk udalean agintzen egon denean? Ezer ez. Hala ere, antza denez, gaur egungo udal gobernuak ez omen du ezer pentsatu Abaroa, Mendieta Ontziola edo Lazunarri moilarentzako. Baina, kasualitatez, PNVren legegintzaldietan ezelako proiekturik egin ez zen bitartean, legegintzaldi honetan hirurek eta bakoitzak daukate proiektu bana. Berriz ere berandu zabiltzate! Gainera, azken hiru urte eta erdian, PNVrengandik ekarpen bat ere ez da jaso proiektu horientzako. Adibidez, Abaroa proiektuaren parte hartze prozesuan ez du parte hartu, bilera bakar baten ere. Hala ere, Abaroa «alde batera utzita» dagoela esatera ausartzen dira. PNVk Lazunarriren proiektua bere sinadurapean aurkeztu zuen, Jaurlaritza alderdikeriz erabilita, hauteskundeetara begira egitasmo hau kapitalizatu nahian edo. Orain, meritu hori Lekeitioko udalaren elkarlan tekniko eta politiko bateratu batena dela argi geratzearen beldur da. Eta berriz ere, oposizio trakets eta baxura jo du. Egiari errespetu gutxi eta herritarrak ignorantziaz tratatuz. Udalaren ordezkari diren PNVko kideek erantzukizun politikoa zorrotzagoa izan beharko lukete, jantziagoa, eta beharrezko seriotasun politikoarekin. Etxerako lanak ezin dira hain gaizki egin, oposizioan egon arren ere udalaren parte baitzarete! –Edriga Aranburu  eta Xabier Arrate.  Lekeitioko Bilduren izenean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.