Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Maddi Ibaibarriaga Zubikarai: 'Nondik gatozen'

2017/06/22
Berezia izango da gaurko gaua ekainaren 23 guztiak bezala. Bai, San Joan bezpera da: urteko egunik luzeena luzatzen dugu suaren argiagaz, eta jai giroan egoten gara, xarmaz beteriko gaur ederragaz gozatzen. Ospakizunen garrantzia handitu egiten da zergatik ospatzen ditugun jakinez gero, emozioa biderkatu egiten da, eta gehiago disfrutatzen dugu. Eta zergatik ospatzen dugu San Joan bezpera? Gaur egun gero eta jakinagoa da San Joan Bautista beranduagokoa dela jaia bera baino. Kristautasunak ekarritako santuen aurretik ospatzen zirela hemen urtaroen, lurraren eta zeruaren aldaketak. Eta hori zen lehengoek ospatzen zutena: urteko egunik luzeenagaz batera, bazetorrela uda (edo bazihoala negua). Horregatik, gero eta hedatuago dago udako solstizioa ospatzea, lehengoek ospatzen zuten moduan. Niri neuri sekulako zirrara pizten zait gaurko gauean. Beti imajinatzen dut gure arbasoek zelan ospatuko luketeten jaia: bakoitzak bere auzoan egingo zuen sua, inguruko baserrietakoekin bilduko ziren, gaua luzatuko zuten dantzan eta barreka suaren azken garrak amatatu arte, sarri, beharbada, eguzkitik eguzkira arteko parranda eginez. Maddi Ibaibarriga ZubikaraiEz dira urte asko ekainaren 23a hurreratu ahala ume eta gazte mordoa ikusten zirela atzera-aurrera herrian, sua egiteko materiala batuz. Herriko auzuneetan egiten ziren suak, baina apurka-apurka desagertuz joan zen ohitura hori. Azken urteotan, lehen auzoetan egiten zena herri erdira ekarri da Markina-Xemeinen, eta herriaren sua egiten da. Kalejira egoten da aurretik, eta gero, Goiko Portalean sua pizten da, eta herritarrak bertan batzen dira lehengo arbaso zaharrak batzen ziren antzera, suaren bueltan. Ospakizuna horrela egiteak ez dauka urte askorik, nahiz eta ohitura bihurtu den. Orain 11 urte antolatu zen lehenengo bider kalejira suaren ingururaino. Gazte Asanbladak egin zuen, herrian gaztetxerik ez zegoela eta, haren aldarrikapena egiteko. Dotorea izan zen kalejira: gazte mordoa Akerbeltz pertsonaiaren inguruan dantzan, suaren aurrean akerrari gaztetxea eskatzen. Sua ordurako Ekozain taldeak egiten zuen. Gerora lortu zen herrian gaztetxea, eta egun hari zor dio izena, gainera: Akerbeltz Gaztetxea. Kalejira antolatzen jarraitu du gazte asanbladak urtero, eta talde asko batu dituzte antolakuntzara, gainera: Ekozain, Izarbidean, XAT, Abarka, Bagaittun, Uhagon, dantzariak… Horregatik ateratzen da urtero kalejira gaztetxetik, Akerbeltz handia erdian. Gaur gauean, Akerbeltza ikusten dugunean, nondik gatozen gogora dezagun: jai pagano batetik, eta gaztetxetik. Akerbeltzen kobatik, suaren ingurura joan gaitezen, eta egin dezagun suaren inguruan dantzan eguzkitik eguzkira. Gora udako solstizioa, eta gora Akerbeltz!

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.