Martxoak 24, ikasleen greba
Ikasle Abertzaleok martxoaren 24an grebarako deialdia luzatu nahi diegu Lea-Artibaiko ikastetxeetako ikasleei hiriburuetako mobilizazioetara batu daitezen. M24an LOMLOE, LOSU eta Lanbide Heziketa Legearen aurka mobilizatuko gara.
Izan ere, ikasturtea hasi zenetik lanean aritu gara egungo hezkuntzak pairatzen duen gainbehera salatzeko. Izan ere, bizi dugun krisi testuinguruan hezkuntzan inbertituriko dirua murriztuz doa, ikasketen kalitatearen beherakada eraginez.
Bestalde, ikasleen familien hezkuntza gastuak (materialak, hezkuntza zerbitzuak, partikularrakā¦) gorantz doaz, enpresek hezkuntza duten eskuhartzea handituz doa, neurri autoritarioak eta kontrol soziala normalizatuz doaz, etabar luze bat.
Testuinguru honetan, hezkuntza lege berriak dekadentzia kudeatu eta lausotzeko saiakera bat besterik ez dira. Izenak esan bezala, erreformak dira, hezkuntzaren modernizaziorako balio dutenak, formaz aldatzeko baina muina mantenduz. Horregatik diogu konponbide errealerako borondate falta ikusten dugula.
Guk argi dugu kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala izango den hezkuntzaren bidean jardun behar dugula gaurdanik ikasleriaren antolakuntza artikulatuz eta indartuz.
M24 ikasle greba!
-Xanet Gimeno. Lea-Artibaiko Ikasle Abertzaleen izenean.