Aurreko legealdian, Gipuzkoako Foru Aldundiak elikagai eraldatze zentru bat eraikitzeko 500.000 euro bideratu zituen, Mutrikuko Mijoa Industrialdean. Honekin batera zentroaren kudeaketa diruz lagunduko zuen. Lehen sektoreko eragile eta ekoizle txikientzat tresna izango zenaren estrategiaren atal bat zen. Lezoko herriak atzera egin ondoren, Mutrikura iritsi zen. Proiektua ez zegoen eraikitako eskari bati lotua, probintzia eta inguruko eskualdeen beharrak asetzeko baizik.
Egungo aldundiak, EAJ buru dela, eta 30 urtetako ibilide luze baten ondoren sektorearen porrotaren ardura kopuru bat izan beharko lukeena, estrategiaz aldatu du. Zentro berriak diruz laguntzearen ordez, eskaria ikertu, dauden azpiegiturak aztertu, eta eskari honi egokitzeko beharrezko inbertsioak burutu, eta honekin batera, Eusko Jaurlaritzarekin, honelako zentroak kudeatzeko eskumenak duen erakundeekin lankidetza suspertu.
Mutrikuko Bilduk 500.00 euroak – dagoeneko onartuta zeudenak– erabiltzea erabaki du zentro hau eraikitzeko. Edozerren gainetik egitea proposatzen zuen. Nahiz eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz ez lagundu, nahiz eta udal bakar batentzako bideragrritasun plana kolokan eduki. Nahiz eta Eusko Jaurlaritzaren eskumenetan sartu.
Mutrikuko Berdeak+Independienteak abstenzioa defendatu genuen zentro honen filosofiarekin bat eginez testuingurua ez genuelako ongi ikusten. Arazoa ez dira tabikeak eta ekipamendua eraikitzen erabiliko diren 500.000 euroak, behin argia piztu ondoren gertatuko dena baizik. Nork eta ze modutan egingo du lan bertan. Probitzia osora irekia dagoen zentro baten gastuak gure udalaren sorbaldetan. Urtean 50.000 euro inguru izango ohi dira. Bildurentzat ustez diru gutxi. Erregistro Sanitarioaren ardura udalarentzat baita gure eskumena ez den aktibitate batean. Mutrikuko iragan hurbilean nahiko adibide topatzen ditugu non teknikozm, ikerketaz eta azpiegituraz hornitutako udalaren apostuen ondorioak herriko diru-kutxa odoldu duten. Zentro honek orain dela 20 urte, bere kabuz loratzeko aukera handia izango zuen. Gaur egun hiru administrazioen ahobatekotasunik gabe ibibide kaskarra dauka.
Gure apustua aldundiak bere hitza nola betetzen duenaren jarraipena da, lehen sektorekiko daukan estrategi berriaren barnean. Egun daukagun zentru publiko eta pribatuen erabilpenerako hitzarmenak burutu daitezela. Eta honekin batera, ekintzailetasunean hasten diren guztiei lagundu diezaiotela. Lau urte dauzkagu abiapuntuak eta elkarguneak topatzeko gure ustez azpiko gatazka politiko bat dagoen lekuan. Saia gaitezen.
- Iñigo Agirre. Mutrikuko Berdeak+Independenteak taldearen izenean.