Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Ortorexia

Jon Zarate Sesma
2024/01/18

Pasa den ostiralean Ana Goitiak idatzitako zutabea (Hasierak eta asmo berriak) irakurri ostean erabaki nuen Ortorexiaz idaztea. Anaren mezuak ere Ortorexiari aurre egiteko balio digulako: «Garrantzitsuena daukagunarekin konforme egotea da, horrek egingo gaituelako zoriontsu eta ez lortzen ez dugun horrek».

Gehienok ados egongo gara jaten duguna garela baieztapenarekin. Baita elikadura osasuntsu, jasangarri eta burujabea bultzatu behar dugula. Baina elikagai osasuntsuen kontsumoa obsesio ere bihurtu eta gaixotu ere egin gaitezke. Hori da ortorexikoei gertatzen zaiena. Ortorexikoa momenturo egoten da janariaren kalitateari eta garbitasunari adi. Ortorexikoek bizitza jaten dutenaren inguruan antolatzen dute, eta gizartetik aldentzeko arrisku larria izaten dute. Obsesio horiek elikaduratik haratago ere hedatzen dira.

Gauzak ez dira beti diruditen bezalakoak… Normalean icebergaren tontorra baino ez dugu ikusten. Tontorrean dieta garbia, egunero kirola egitea, diziplina eta borondatea kokatu genitzake. Komunikabideetan, sare sozialetan, filmeetan eta telesailetan tontorrean dauden portaerei edo ezaugarriei buruzko sustapen mezuak helarazten dizkigute. Neurri batean osasuna sustatzeko baliagarriak dira mezu horiek, baina hori lortzeko mezuaren forma eta edukia asko zaindu behar dira eta, tamalez, gehienetan ez da egiten. Astakeria galanta da edertasuna argal egotearekin lotzea, eta argal egotea osasuntsu egotearekin; zer gertatzen da arau horietatik kanpo dauden gorputzekin? Mezu horiek icebergaren sakonean dagoena izkutatu egiten dute, eta osasuntsua ez den gizartea sustatzen dute.

Adituen arabera nabarmen hazi da ortorexia (elikagai osasuntsuak jatearen obsesioa). Jakina da elikadura asko aldatu dela eta eskaintza oso zabala dela: transgenikoak, biologikoki puruak, ekologikoak, etab. Gainera, konfinamenduaren ostean kontrasterik gabeko informazioa jasotzeko iturriak biderkatu egin dira. Ingurumen horretan sortzen da ortorexia. Ortorexikoek «naturala» ez den guztia baztertzeko joera dutenez, izugarri mugatzen da euren bizitza soziala. Pertsona horientzat ia ezinezkoa da etxetik kanpo taberna edo jatetxe batetan bazkaltzea edo afaltzea eta, gainera, jokabide horrengatik kritikatuak dira sarritan, beren sufrimendua bikoiztuz.

Buruko osasunean adituek behin eta berriz ohartarazten gaituzte muturreko sufrimendutik suizidioaren ideaziora distantzia laburra dagoela, askotan laburregia. Uste dut opresio sistema bat eraiki dela normatibitatetik eta edertasun kanonetatik ateratzen den edonorentzat. Horri aurre egiteko funtsezkoa iruditzen zait ortorexia bezalako arazoei ikusgarritasuna ematea.

Amaitzeko, gustuko dudan umeentzako edota gaztetxoentzako erabiltzen den esamoldea ekarri nahi dizuet: jan sano ume handia egiteko (come mucho para hacerte grande).

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.