Sipahiak, Jone, sipahiak
Duela gutxi urduritasun zirrara bat somatu genuen gorputzean Eskoziak bere etorkizunari buruz erabakitzeko unea izan zuenean. Europan, era baketsu batean, polizia, ejerzitu edo jende armatuaren parte hartze gabe, bere etorkizuna erabakitzeko unea izan zuen.
Erresuma Batua baturik jarraitzen du, baina lehenago batua eta haundiagoa zen, askozaz haundiagoa, India bertaraino heltzen zen, Espainia Filipinataraino heltzen zen. Orain dela gutxirarte izan zen India Erresuma Batuaren parte, 1947. Pentsa zuetariko zenbat jaiota zeundeten ordurako, edo zeuen gurasoak, edo aitita-amamak.
Filipinetakoa arinago izan zen, XIX. mende amaieran. Mende horretan eman zen Indian Erresuma Batuko indarren aurkako errebelioa. Sipahiak Erresuma Batuaren aginduetara eta mesedetara lan eta kobratzen zuten zuten hindu soldatuak ziren.
Benetako astakeriak egin zituzten ingelesek Indian, eta beste leku askotan, Irlanda maitea; baina sarri askotan egin bera baino gehiago, agindu egiten zituzten. Berrehun bat mila sipahi zeuden Indian eta horiek agintzeko lauzpabost mila ingeles ofizial besterik ez.
+Ez zuten agindu sobera beharrik. Nork jar zezakeen zalantzatan ingeles ofizialen Erresuma Batuaren aldeko jarrera? Inor gutxik; baina, sipahiena, hara, beste kontu bat zen hura. Indiakoak izanik nola komentzitu beraien ofizial, abade, erret-erregina… subdito fidelak zirela, gainontzeko hinduen kontra astakeriak eginez ez bazen. Herrialde okupatu guztietan gertatu eta gertatzen dena.
Nork jarriko du auzipean, esatebaterako, goardia zibil baten espainartasuna eta bere patriarekiko fideltasuna. Baina jatorriz hinduar ziren sipahien fideltasuna nola frogatu? Adibidez, agindu ez dioten atxiloketa bat eginez.
Altxatu ziren ordea, Erresuma Batuaren alde hainbat sarraski, tortura, bortxa eta abar egin ostean, 1857. urtean; artean Filipinas, Kuba, Sahara, Euskal Herria eta abar espainiar koloniak zirela, Sipahiak ordaintzen eta agintzen zien eskuaren kontra altxatu ziren. Itxaropena da galdu behar ez den bakarra; itxaropena eta askatasunerako grina.
Besarkada bat, Jone. Besarkada bat, Eider.