Teknologia barriak
Inori ez deutsa grazi gehiegirik egiten zeozeinek «Txo!, txingau hori!» esatea, igual lagun arteko konfidantzako momento espezial baten, baina halan da be, esango neuke ezetz. Normalean txingau hori lez definitzen da lagun hurkoen bataz bestekoaren gainetik nabarmentzen dana ezeri erreparatu barik. Aurrekoan lagun batengana hurreratzean izango genduan konbertsazinoa okurritu jatan:
«Txo, zuk lotsarik be ez daukazu, txo!, zer esango dabenagatik bada be!, zugatik ez dabe txarto berbarik egingo, geugatik baino! Horixe be entzun egin behar!, beste munduko zer egin dot nik ba!, biluzik ezin naz ibili neure etxean ala?, beti zer esango dabenaren beldurragaz? Zeure balkoian egon zeinke, baina inoren etxean komuneko bentanatik biluzik eskegite ez! Bueno, bost minutu baino ez ziren izan… neskearen aita, goizean goiz perrotxikotara joan zana, sartu zan derrepentean etxean, eta komunean eskutau banintzan be, kakaguriagaz bueltau zan eta… badakizu… Zu biluzik eskegite bentanatik, bera barruan kakaginean egoan artean, ederra paraderoa! Ederra estutasuna, eskerrak forman nazena… Zu beti, eta gero? Neskeak mareogaz ondoezik zala eta, medikuarenera laguntzeko esan eutsan… Eta? Justo erropaz aldatzen egoala, justu-justuan eduki neban astia erropak eskuan hartu eta eskailaretan behera arin-arinka eskapateko. Baina kakati txilioka deitu eta ateari danbatekoa emonda etxe barruko guztiak esnatu zenduzan, ez? Orain neu izango naz kulpablea, momenturik onenean sartu zan, zuk badakizu zelako sufrimendu dan enpalmauta bentanatik zintzilik egotea? Imajinaten zaitut bai, pituagaz fatxadea zulatzen, baina hor ez zan amaitu kontua ez?, ze nik entzundakoa egia bada, marka guztiak hautsi dozuz txo! Ez da jaramonik egin behar jendeak esaten dauanari, hamen askok txarto esatea baino ez daukie eta! Baina egia da ala ez?, zintzilik esku bategaz, eta besteagaz…? Sutako burdinea neukan hanka tartean… Zu ez zara naturala txo!… Jode tio, balantzaka eskegite be bai!, sekula holakorik!». Baina alkar agurtuta, preguntautean: «Egia da…?», zera erantzun eustan:
«Txo, melokotoi hori!, izentau be ez egin gero eh!, gezurre da txo!, ostia txar baten ipintzen naz preguntauten deusten bakoitzean!, sinestu zeinke neskaren aitak estropadak ikusteko telebisinoko antenea arreglaten nenbilela meme bat egin eustela?, ez da txarto berba egitea lakorik; memea dala eta, gezur guztia bolo-bolo zabaldu da; Maguila Gorila naz ala?, lantzoi hori!, bai, bai, bromea da, baina gaixo nabil». Denon beharra da teknologia barriak arduraz erabiltea! Teknologia barriak erabili inor mindu barik!