Zelan zagoze?
Aupa… Zelan zagoze? Bai, nire geurko zutabie holan hasten da. Zelan zagozen galdez. Ez dire sasoi errezak igaro doguzanak eta aurretik dekoguzenak. Atzo balitz lez oroitzen dot nire azken zutabe ha. «Gripe» ditxosozko honen inguruen berba eiten neban mementu batez, gehiegizko alarmismoa sortu zala kritikatuz eta denporak, egoerak, berba hareek jatera eta zuzenketa publiko bat egitera naroe.
Orduen papelak galtzen genbizela uste neban eta… neurri handi baten holanik izen dala siñesten jarraitzen dodan arren, ezin deutsat COVID-19 honeri bere garrantzixe kendu.
Berrogeitabederatzi egun geroago, zazpi aste geroago, hildakoen kopuruak goraka jarraitzen deu. Egixe da heriotza kopurua egunez egun gitxitzen doala, kutsaketak gitxitzen doazen moduen eta sendatuen kopurue gero ta handixaua dan eiñien, baña ondiño etxietan konfinatute jarraitzen dogu. Baleeee! Joan zan astetik umiek kalera urten ahal dire, eta datorren asteburutik eurrera geu be kirola eiten urten ahal izengo gara, deseskalada fase honetan sartu garelarik.
Eta zer atarako dogu guzti honetatik? Zer ikesi edo ikesko dogu? Zertan aldatu gara edo aldatuko doguz gure ohiturak? Puffff…
Niri zeuzer erakutsi badeust nitaz, beti nire betaurrekoen prismatik begiratuz, zoratu ein nazela da. Bai, bai… Sinzeridadez berbaz nabil. Ni zoratu ein naz. Balkoirik ez eukiteak amaren etxeko balkoie zenbat botaten dodan faltan ohartzera eroan nau. Plantxa eiteko ohola lehio ondoan mahai altu inprobisatu moduan jarrita, etxe honetan bizitzen daroadazan urte guztixetan baño ordu gehiago emon dodaz leihoan. Eta zer ikusi dot? Hasikeran txakurre pasietan urtetan zirenei inbidiz begiratzen neutzela. Baña egunek eurrera joan ahala inbidi hori gorroto bihurtzen zala ohartu naz, hiru, lau eta bost bider egun bardiñien ikusten nebazanien… Edo txakurrek galazo dekiezan jardiñek zapaltzen ebezenien…
Amorrue, zelan iñoz auzotik ikusi ez dodan jentie zaborra botaten goizien eta arratsaldien ikusten nebazanien. Edo ume bat eta bigaz pasioan ondiño galaso egoanien.
Ez noa iñor kritiketan. Nagositxuek gara jakiteko zer eiten dogun… Bakarrik desio dot danok ondo egon zaitzezela eta hor goratxuau aipatu dodazan horreri, aste pare baten ondo jesarten itziko ez deutsen almorranak urtetie… ia espabilletan garen!