Nor gara

Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZA proiektu komunikatiboa 2003ko azaroaren 11n sortu zen, eskualdean informazioa euskaraz jasotzeko zegoen hutsuneari erantzuteko. HITZAri esker, bestela inoiz argia ikusiko ez zuten errealitateak azaleratu dira; ahotsik gabeko hainbat laguni ahotsa eman dio, eta eskualdea batu du. Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZA beti egon da prest komunikazio erronka berriei aurre egiteko,  paperean, Interneten eta sare sozialetan, eta esfortzu horrek eraman du HITZA eskualdean erreferente bilakatzera. Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZA proiektua sostengatzeko, 11Barri diseinu eta komunikazio enpresa sortu zen, eta haren diru irabaziak HITZAra bideratzen dira; bi proiektuek esku-esku lan egiten dute. 

hitza 11barri lantalde