GALDONA
Mutriku eta Ondarroaren artean dago Galdona kanpin – taberna – jatetxea . Zuhaitz asko ditu inguruan eta kanpatzeko gune berdea. Zerbitzu guztiak eskaintzen ditu eta txakurrekin kanpatzea baimenduta dago. Kirol ugari praktikatzeko eta inguruan bisita kulturalak egiteko egokia da. Ondarroarako bidean gasolindegi parean gorantz dagoen bidexkatik helduko zara. Umeekin etortzeko leku aproposena.
Astegunetan : eguerditan eguneko menua
Asteburutan : eguerditan menu berezia
Gabaz ez dago afari zerbitzurik; ogitartekoak bai.
Berezitasunak:
Txuleta parrilan • Zapo errea • Ogitartekoa eta pintxoak.
Tokia: 60 lagunentzat, jangelan.
Zabalik: Egunero zabalik.