Igor Urrestik bi aste barru lagunen bisitak jaso ahalko dituela esan du
Gaur (eguena) arratsaldean Igor Urrestik senideei dei egin die eta inkomunikazio egoeran egon izana ezeztatu du. Urrestik ostera, isolatuta dagoela berretsi du. “Ondo dagoela esan du. Baina preso moduan daukan gradua aldatu egin diote eta, ondori...
Gaur (eguena) arratsaldean Igor Urrestik senideei dei egin die eta inkomunikazio egoeran egon izana ezeztatu du. Urrestik ostera, isolatuta dagoela berretsi du. “Ondo dagoela esan du. Baina preso moduan daukan gradua aldatu egin diote eta, ondorioz, kartzelako bizimodua be aldatu egin zaio. Orain denbora gehiago eman behar du zelda barruan eta ez dauka lehengo presoekin egoteko aukerarik. Orain, goizez bakarrik atera daiteke patiora, 09:00etatik 13:00etara, eta zelda barruan gosaldu eta bazkaldu behar du”, azaldu dute senideek.
Bide beretik, telefono deiak 18:00etatik aurrera egin ditzakezkela be argitu dute. “Paketeak jasotzeko eta bisitak hartzeko orduak be aldatu egin dizkiote”.
Eta denbora tarte txikian Estremerako kartzelara eramango dutela be jakin ahal izan du Urrestik.
Dena dela, kartzelatik aldatu bitartean, familiako kideez gain, lagunen bisitak hartzeko aukera be edukiko du Urrestik. Halan da be, aste honetan ez du bisitarik edukiko, jendeari Baionako manifestaziora joateko aukera eman nahi diotelako. Hurrengo asteburuan, berriz, lagunen lehenengo bisitak jasoko ditu. 10 lagunek osatutako zerrenda onartu diote eta asteburuetan (ostiral, larunbat eta igandeetan), 14:30ean jaso ahalko ditu bisitak. “Hasi gara bisiten zerrendak antolatzen”, gaineratu dute senideek.