Ondarroako mountain bike zaleen jaiak,
Kakatzanek, 156 lagun batu ditu aurten. Lea-Artibaiko parte hartzaileez gainera, Euskal Herriko hainbat puntutatik etorri dira mendi bizikleta zaleak Ondarroa inguruko mendi ibilbidea egitera, beste herri batzuren artean Leitza, Azkoiti, Zarutz eta Garaitik. Aitor Elkoro pilotari ohia be tartean egon da, eta danen modura, eguraldi eder eta bide onagaz gozatzeko aukera izan du. Bidea udaberrian modura aurkitu zuten txirrindulariek siku-siku, eta datorren urtean ureztatu egin beharko dutela esan dute antolatzaileek umorez, «kakatza apur bat aurkitzeko». Urtero modura, bidea egin ondoren, mokadutxoa hartzeko aukera eduki zuten parte hartzaileek «kaina eta guzti», eta Inazio Sagastak egozitako txorizoak dastatzeko aukera egon zen. Sagastari eta janaria zerbitzatzen egon ziren neskei be eskerrak emon nahi izan dizkie antolatzaileek, «eskainitako laguntza paregabeagatik»