24. Korrika Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean

24. Korrika martxoaren 25ean 19:43ean helduko da eskualdera, Mutrikutik eta martxoaren 26an, 01:07ean irtengo da, Ispasterretik. Atal honetan aurkituko duzu aurtengo Korrikaren inguruko informazio guztia: albisteak, mapa interaktiboa, agenda nahiz bestelako edukiak!

24. Korrika Mutrikutik sartuko da eskualdera

Korrika
24Korrika

"Euskara eguneroko erabaki bat da, egunero hartzen dugun hautua, egunero aktibatzen dugun konpromisoa"

Gazteak lehenengo lerrora ekarri nahi izan ditu 24. Korrikak, eta Euskal Herriko zazpi gaztek elkarrekin idatzi dute ekitaldetik mendebaldera Euskal Herria zeharkatu duen lekukoaren barruko maitasun eskutitzaren mezua.

Ekialdetik mendebaldera, Lea-Artibai eta Mutriku zeharkatu ditu euskarak

Gauez, baina itsasoari begira sartu zen 24. Korrika Bizkaian. Mutrikutik eta Ondarroaraino, aldapan gora ekarri zuten lekukoa herritarrek, Gipuzkoa eta Bizkaia euskararen aldeko aldarri beragaz batuz. 'Euskara Gara' lelopean, korrikalariz bete ziren eskualdeko kale eta errepideak. 260 elkarte, eragile talde eta norbanakoren babesean zeharkatu zuen lekukoak Lea-Artibai eta Mutrikun, metroak kilometro bihurtuz.

Txikitik handira, badator Korrika Lea-Artibai eta Mutrikura

24. Korrika Lea-Artibai eta Mutrikura heltzeko ordu gutxi batzuk baino ez dira geratzen, eta giroa berotzen joateko Korrika Txikiek hartu dituzte eskualdeko kaleak.

Erredakzioa
Baskaran gaztak
Bidane Baskaran - abeltzaina

"Korrika denontzat berezia da, eta Korrikaren abestiak ere bereziak dira"

Egunotan askoren ahotan dago 'Xiberutikan Mendebaldera', 24.Korrikaren abestia. Bertan aipatzen da "artzai gazte bat kontu zaharretan" dabilela, Bariñako Bidane Baskaran. Bere lanbideari egindako aipamena eta aitortza dela uste du markina-xemeindarrak, eta horren garrantzia nabarmendu du.

24.Korrika

Korrika hasi orduko azken beroketa orduak

24. Korrika Zuberoatik Bizkaira, ekialdetik mendebaldera, bidea egiten ari da, eta herritarrek denetariko jarduerak prestatu dituzte egunotarako. Gaztetxoenek beraien Korrika Txikiak edukiko dituzte han-hemen. Mutrikuk hartuko du Korrika lehenik; Lea-Artibai zeharkatu ondoren, Ispastertik agurtuko dute herritarrek.

23. Korrika Markina-Xemeinen. Argazkia: AEK.

Inoizko parte hartzaileena izatea du helburu aurtengo Korrikak

Euskararen aldeko ekimena Lea-Artibai eta Mutrikuko hainbat herritatik igaroko da martxoaren 25ean eta 26an. Mutrikutik sartuko da hilaren 25ean, 19:25ean, eta Ispasterretik aterako da hilaren 26an, 0:45 aldera. Bitartean, Ondarroa (20:18), Markina-Xemein (21:23) eta Lekeitio (23:57) igaroko ditu.

Gehiago

 

Data Herria Ekitaldia Ordua
Martxoko eguen eta barikuetan Ondarroa Korrika denda (Iparragirre kalea, 4) Barikuetan: 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:30-13:30
Martxoak 9 Markina-Xemein
Korrika batzordea: ibilbidearen zozketa
19:00
Martxoak 13 Lekeitio
‘Zelan zabaldu euskeria gaztion artian’ solasaldia
19:30
Martxoak 14 Mutriku


Triki poteoa eta bertso saioa

18:00etatik aurrera
Martxoak 15 Lekeitio
Mendi martxa eta Errigorako kata
09:00
Martxoak 20 Mutriku


Kontzertuak: Deus ez eta Superlore

22:00
Martxoak 21 Mendexa
Korrika Txikia eta Kanta Geugaz
18:30
Martxoak 21 Lekeitio
Kontzertuak: Iñigito Txapelpunk eta Txoriburu
19:30
Martxoaren 20ra arte Etxebarria
Lekoizera joateko autobusaren izen-ematea
12:00
Martxoak 25 Mutriku 24. Korrika Mutrikutik sartuko da Lea-Artibaira 19:43
Martxoak 27 Mutriku


‘Gaztiak eta euskara’ solasaldia

18:30

24. Korrikako ibilbide ofiziala (Iturria: AEK)

Bizkaia