Abenduaren hasieran Lekeition agertu zen itsastxakur bera dela diote herritarrek. Eta
gaur goizean Ondarroako Arrigorri hondartzan agertu da. Hondartza inguruak herritarrez bete dira eta Ertzaintza be bertaratu da. Gurutze Gorriako arduradunak be hondartzara gerturatu dira.
“Hondartzan jendea ikustean itsastxakurra izutu egin da eta uretara sartu da barriro”, adierazi dute bertaratutakoek.