Parot Doktrinaren inguruan Ondarroan egindako mahaingurua, arrakastatsua
Ein Daigun Bidi Ondarroako herri ekimenak Isidro Garalde Mamarru herriko presoaren etxeratzea eskatzeko kanpaina hasi du. Kanpaina maitzaren 3an amaituko da eta atzo, 197/2006 doktrinaren inguruko mahaingurua egin zen Ondarroako Kafe Antzokian. Herritar asko batu ziren eta bi orduz, doktrinaren nondik norakoak azaldu zituzen adituek. Herritarrek galderak egiteko aukera be eduki zuten.