Mezua argia eta zuzena izan da. Iragarritako orduan, 12:30ean, Urtza Alkorta erdian zegoela, Ondarroako Aske Guneak deitutako prentsaurrea hasi da. EAJri aukera egiteko eta herri harresira gehitzeko enplazamendua luzatu dio Aske Guneak.
Guztira bi mezu bi norabidetan zabaldu ditu Aske Guneak: EAJri eginiko enplazamendua eta kartzelak husteko garaian, atxiloketek ez dutela bake bidean aurrera egiten lagatzen.
EAJri dagokionez, ondokoa esan du Aske Guneak: “EAJk nahi badu, herri harresian lekua du.Madrildik zuzendutako inposizioei aurre egitea errazagoa da denon artean. Beraz, gure enplazamendua zuzena da: utzi ezazue herri honen bake nahiak zapuztu nahi dutenen elkarkidetza”.
Bien bitartean, herri harresia indartzen jarraituko dutela esan dute. “Urtzaren egoera berberean aurkitzen diren ezin herritarren herrietaraino luzatu nahi dugu zubi harresia”.
Prentsa agerraldia egin eta gero, elkarretaratzea egin dute han bildutako 200 herritarrek.
Aske Guneko prentsaurrean irakurri den mezua:
“Ondarroako herri harresiak hirugarren egunez zutik darrai. Hiru egun hauetan jasotako elkartasun keñu guztiak eskertu eta zoriondu nahi ditugu lehen unean. Eskertzekoa da herritarrek zein kanpotik etorri zareten guztiok erakutsitako kemena eta duintasuna, eskerrik asko.
Herri harresiak zutik badirau, Estefania Beltran Heredia Segurtasun Sailburuak egindako adierazpenak ematen digute horren zergatia: Ertzantza aginduak betetzen dituen polizia dela esan digu. Madriletik ematen den agindua, Euskal Herrian zabaldu den bide itsaropentsua zapuzteko agindua diogu guk. Hartara, Ertzantza une egokiaren esperoan da Urtza Alkortaren atxiloketari ekiteko.
Guretzat atxiloketak egiteko une egokirik ez dago. Garai hori bukatu da. PNVk jakin beharko du non kokatu bere burua. Atxiloketak eginten dituztenekin edo herri honetan bakea eraiki nahi dugunokin. Beraz, orain arte Urtza atxilotu ez badute, une egokirik aurkitu ez dutelako da. Gu guztiok Urtzaren inguruan elkartasun harresia altxa dugulako.Urtzaren egoera berberean aurkitzen diren ezin herritarren herrietaraino luzatu nahi dugu zubi harresia.
Gauzak honela, gaurkoan, Ondarroako herri harresitik luzatu nahi dugun mezua bi norabidetan luzatu nahi dugu:
1- Euskal Herrian zabaldu den abagune honetan, Urtzaren kontraren gisako atxiloketak soberan daudela ulertzen duten guztiei. Konponbide garai honetan, atxiloketek baketa eta gatazkaren konponbiderako oztopo direla ulertzen duten guztiei, Euskal Herriko eragile, talde eta norbanakoei. Eragotzi dezagun Urtzaren atxiloketa. Gaurtik aurrera herri harresian guztion presentzia ezinbestekoa da. Atxiloketa edonoiz izan baidaiteke. Beraz, deia zuzena: espetxeak husteko garaian, atxiloketa gehiagorik ez! Zatozte denok Ondarrura! Guztiokin, herri harresia indartsuagoa izango da.
2- EAJri. Ertzantzak aginduak betetzen dituela argi utzi diguzue. Aldiz, uste dugu, EAJk aukera egin behar duela. Herri honen bake bidea oztopatu nahi dutenekin, aginduak bete, edo bera ere bake bidean bultzatzaile izatearen artean. Non kokatzen du PNVk bere burua?Madril eta alderdi popularrak ezartzen dizkioten eskari guztiak betetzeko prest al da?Noiz arte jarraitu behar du PNVk Madrilen eskutik? Ez al da nahikoa arrazoi herri honetan behingoz lotura horiekin amaitzeko?Torturapean ataratako autoinkulpazioak arrazoi nahikoa dira bizi dugun une honen garrantziaz jabetu barik euskal herritarren kontrako erabaki guztiak betetzeko.EAJk nahi badu, herri harresian lekua du.Madrildik zuzendutako inposizioei aurre egitea errazagoa da denon artean. Beraz, gure enplazamendua zuzena da: utzi ezazue herri honen bake nahiak zapuztu nahi dutenen elkarkidetza. Bidali ditzatela Guardia Zibila eta Polizia Nazionala. Eta gehitu zaitezte herri harresira.
Eskerrik asko eta animo!
Gaur hirugarren eguna beteko du Ondarroako Aske Guneak. Aurrera Kirol Elkarteak futbol zelaiko dutxak zabaldu dizkie Aske Gunean lo egin duten kanpotarrei. 12:30ean elkarretaratzea egingo da, Alamedan.
ONDARROAKO ASKE GUNEA, 3. EGUNA: PRENTSAURREKOA ETA ELKARRETARATZEA [nggallery id=39]
Hona hemen aurreko egunek utzitakoa:Gernikako akordiko sinatzaileek deituta egin zen atzo eguerdian manifestazioa. Alamedan hasi zen, 13:00etan. Tentsioa egon zen Alamedan, eta herritarrek Ertzaintza momentu batetik bestera ager zitekeela uste zuten. Azkenean, beste alarma faltsu bat izan da.
EH Bilduko Laura Mintegi be Alamedara gerturatu zen eta Urtza Alkortagaz zuzenean berba egin zuen. Beste behin be, Alkortak erakutsitako babesa eskertu zeun eta indartsu jarraitzen duela gaineratu.
Aske Gunean egitarauak aurrera jarraitzen du. Aske Guneak berbaldiak, eztabaidarako guneak eta beste hainbat aukera eskaintzen ditu. Aipagarria antolakuntza maila be. Txandak eginda, Aske Gunean parte hartzen dutenek eginkizun guztiak betetzen dituzte.
Egunari jarraipen berezia egingo dio gaur be Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak.
ONDARROAKO HERRI HARRESIA, ARGAZKI GALERIA [nggallery id=36]
ONDARROAKO ASKE GUNEA, 2. EGUNEKO ARGAZKI GALERIA [nggallery id=37]
URTZA ALKORTAREN ADIERAZPENAK, HERRI HARRESI BARRUTIK:
http://www.ustream.tv/recorded/32645369
Alameda zuzenean:
Konexioak egin aurretik Twitter bidez iragarriko du Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak.
http://www.ustream.tv/channel/leako-hitza
Aske Guneko lehenengo eguna, bideoanBigarren eguna, bideoan
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.