http://www.youtube.com/watch?v=ut54pzJ8HOY Atzo, 10:00ak puntuan, Urtza Alkorta ondarrutarra atxilotu zuen Ertzaintzak, Ondarroako Plaiko Zubian. Iragarrita zegoen moduan, herri harresiak babestu zuen Alkorta. Ehunka ertzainen aurrean, herritarrak ez ziren kokildu, eta Aske Gunearen filosofiari jarraituz, modu baketsuan erantzun zuten. Ertzaintzak bestelako jarrera erakutsi zuen; jarrera bortitza, alegia. Polizia operazio bortitzaren ostean, Langraizko kartzelara eroan zuten Alkorta. Gazte ondarrutarraz gain, beste bi lagun atzeman eta zortzi identifikatu zituen poliziak. Zaurituak hainbat izan ziren.