Hitzordua 12:00etan jarri dute, Karraspion. Helburua Vista Alegren egin nahi duten
aparkalekuaren eta etxebizitza proiektuen aurka egitea da. Plataformak herritar guztiei ekimenean parte hartzeko dei egin nahi izan die.
Funtsean,
proiektuaren aurkako herritar taldeak Vista Alegreko ingurua “gune babestua” dela dio. “Dena dela, bertokoak ziren zuhaitz mota batzuk desagertarazi dituzte”. Bada, Mendexak “horrelako etxerik, erdigunetik aparte daudenak”, ez dituela behar diote. Eta kostaldea babesten jarraituko dutela gaineratzen dute. “Ezin dira arauen aldaketa puntualak eten gabe egin pretsona gutxi batzuen interes pribatuengatik”.
Plataformaren esanetan Vista Alegren aparkalekua egitearen aitzakiagaz 24 etxebizitza eraiki nahi ditu Mendexako Udalak. “Etxebizitzak zertarako? Norentzako”, diote proiektuaren aurka dagoen Plataformako kideek. Proiektua aurrera zihoala ikustean, herritar taldeak
Karraspio Mahaia osatu zuen, proiektuaren aurkako taldea sortuz.
Proiektua geldiarazteko asmoz,
elkarretaratzeak behin eta barriro egin izan ditu Plataformak. Eta proiektuari
auzi helegitea sartzeko pausoak ematen hasi ziren herritarrak.
Epaileak baimena eman ostean,
helegitea sartu zuen Plataformak.
Momentuz, prozesua aurrera doala eta ez dakitela zer gertatuko den diote.