OND2020 Merkataritza eta Turismo lan mahaiak ipini du martxan, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresak bultzatzeko. Helburu horrekin,
komiki bat egin dute herriko bi artistak: etxe guztietan banatuko dute komiki hori bihar eta etzi.
Herritarrak herrian bertan kontsumitzera animatzeko ekimena izango da. «Gure herria bizirik mantentzeko, hainbeste lanpostu sortzen dituen sektorea mantentzeko eta herritarrok herrian bertan behar ditugun zerbitzuak izan ditzagun, derrigorra da kontzientzia hartzea», azpimarratu du Argia Ituarte alkateak.