Itsas txakurra azaldu da gaur goizean Lekeitioko portuan. Ez da lehenengoa, azken aldian hainbat izan dira-eta Lea-Artibai eta Mutrikuko kostaldera hurreratu diren itsas txakurrak. Abenduaren 27an agertu zen Mutrikun lehenengoa, urtarrilaren 2an bisitatu zuen Lekeitio bigarrenak eta 16an sartu zen Ondarroara hirugarrena. Gaurkoa hilabete honetan agertu den laugarren animalia da.