http://www.youtube.com/watch?v=T9bvhisveS8 Errigorako publizitate kanpaina saritua izan da aurtengo Argia sarietan. Nafarroako euskalgintza laguntzeko 112.000 euroko dirua laguntza lortu duen proiektuaren komunikazio kanpaina saritua izan da hogeitabostgarren aldiz sariak banatu dituen hedabidean.
http://vimeo.com/67657059 Hiru eskalatzailek eta base jauzia egiten duten beste lau kirolarik Groenlandian grabatutako Next Stop: Greenland dokumentala proiektatuko dute etzi, domekan, 19:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Dokumentalak kirol espedizioen atzean ezkutatzen diren adiskidetasun harremanak azaleratzea du helburu. Lara Izagirre da dokumentalaren zuzendaria eta ondoko kirolariek parte hartzen dute: Alex Txikon, Alvaro Bulto, Armando Del Rey, Dario Barrio, Iñaki Ituarte, Santi Corella eta Toni Lopez.