“Mutriku
maila
askotan
herri
oso
aktiboa
den
arren,
ekonomikoki
atzean
geldituta
dago.
Hori
aldatzeko
pausoak
ematea
da
udalaren
helburua”.
Horrenbestez
azaldu
dute
garapen
sailekoek
ekimenaren helburua.
Mutrikuko
biztanleria
aktiboa
2.500
pertsonako
da
(laneko
adinean
eta
lanean
dauden
biztanleak).
Baina
herrian
dauden
lanpostuak
858
besterik
ez
dira;
eta
horietatik
353
autonomoak
dira.
“Kontuan
hartu
behar
da,
gainera,
herrian
dauden
lanpostuak
ez
dituztela
soilik
mutrikuarrek
betetzen.
Horrek
esan
nahi
du
mutrikuar
asko
eta
asko
herritik
kanpora
joan
behar
izaten
direla
lan
egitera”,
azaldu
dute
garapen
sailekoek.
Inguruko
herriekin
alderatuta,
Mutrikun
lanpostu
oso
gutxi
daude.
Deban,
esate baterako,
biztanleria
aktibo
beretsua
izan
arren
‐2.600
pertsona‐
herrian
dauden
lanpostuak
askoz
gehiago
dira:
2.788.
Mendaron,
herrian
dauden
lanpostuak
1.765
dira,
eta
Mallabin
1.172.
“Lanerako
adinean
eta
lanean
dauden
herritarrak
baino
lanpostu
gehiago
dauzkate
herri
horietan.
Baldintzak
jartzen
asmatu
dute.
Eta
guk
zergatik
ez?
Mutrikuarrok
ere
ahal
dugula
uste
dugu
Udaletik,
aukerak
badirela,
eta
martxan
jarri
beharra
daukagula
herriak
aurrera
egiteko,
bizirik
mantentzeko,
hobetzen
joateko…”,
nabarmendu
dute.
Aukerak
identifikatzea
izango
da
egin
nahi
duten
lehen
lana.
Horretarako,
maiatzaren
lehen
astetik
hasita,
zenbait
sektore
(nekazaritza,
arrantza
eta
merkataritza‐ostalaritza)
aztertuko
dituzte
adituen
laguntzarekin.
“Jendearentzat
zabalik
egongo
diren
saioak
antolatu
ditugu”,
zehaztu
dute.
“Saioetan
gaur
egungo
joerak
eta
aukerak
mahairatuko
ditugu,
eta
zenbait
kasutan
alor
horietan
ari
direnen
esperientziak
entzuteko
aukera
ere
edukiko
dugu.
Ahal
dela
eta
ahal
dugula
ikusarazi
nahi
diegu
herritarrei”.
Lehen
saioak
maiatzaren
5ean
eta
8an
izango
dira,
eta
landuko
duten
sektorea
nekazaritza
izango
da.