https://www.youtube.com/watch?v=JQ4CUZvi3pE Aurreko argitalpena kartzela barrutik kanpora idatzita bazegoen, oraingoa kanpotik barrura idatzita dagoela esan du ondarrutarrak. Argitalpenak amodioa, ametsak, aberria, kartzela, bakardadea eta askatasuna ditu ardatz.
https://www.youtube.com/watch?v=0G9AheXb5_Y Espainiako txapeldunak atzo arratsaldean baieztatu zuen Espainiako Txapelketetan erabiltzen duen autoa ekarriko duela KPR eskuderiak hirugarren urtez antolatu duen Lea-Artibaiko Rallyra. Barikuan eta zapatuan lehiatuko da Lea-Artibaiko automobilismo proba garrantzitsuena eskualdeko errepideetan zehar. Tarte berriak igaroko dituzte 60 parte hartzaileek bi egunetan.