«Maitasuna eta askatasuna» batu ditu Mikel Etxaburuk ‘Hodeiak zapatetan’ liburuan

https://www.youtube.com/watch?v=JQ4CUZvi3pE Aurreko argitalpena kartzela barrutik kanpora idatzita bazegoen, oraingoa kanpotik barrura idatzita dagoela esan du ondarrutarrak. Argitalpenak amodioa, ametsak, aberria, kartzela, bakardadea eta askatasuna ditu ardatz.

Aurreko argitalpena kartzela barrutik kanpora idatzita bazegoen, oraingoa kanpotik barrura idatzita dagoela esan du ondarrutarrak. Argitalpenak amodioa, ametsak, aberria, kartzela, bakardadea eta askatasuna ditu ardatz. Zu zara orain txoria (Elkar, 2011) liburua izan zen Etxabururen lehenengo liburua. Eta horretan kartzela zen gai nagusia. Bigarren liburuko poemak idazten hastean kartzelaz aritzeko asmorik ez zuela esan du Etxaburuk. Baina ezin izan duela saihestu gaineratu du. «Era batean edo bestean» kartzelan jarraitzen duela dio. «Konturatu nintzen eguzkiak oraindik ere atzetik jotzen didala eta itzala ni baino aurreraxeago doala. Itzal hori gainditzea benetan kostatzen ari zaidanez, erabaki nuen ahaleginduko nintzela itzal hori, ezin aurreratu nuen itzal hori, klarion zuri batez lurrean siluetatzen. Preso gera zedin itzala bera; eta nik aurrerapauso bat gehiago emateko aukera izan dezadan; nik, eta beste hainbatek», azaldu zion Etxaburuk Berriari.
HERRIRA_NOA

Mikel Etxaburu

«Poetak esaten zuen desio bati izena ipintzen diozunean eta desio hori lortzen duzunean izena baino ez dela geratzen. Niri hori pasatu zait. Kartzelan dagoenaren desioa askatasuna da, baina sarri askotan askatasuna lortzen duzunean izena baino ez da geratzen, oraindik ez zarelako aske». Errezitaldiak, han eta hemen Poemak «berba soilak» eta «egitura soilak» baliatuz osatu dituela dio. Esan nahi duena «argi» esan nahi duela gaineratu du. Argitaratu berri duen liburua eskuetan duela, Etxaburuk errezitaldiak eskainiko ditu Ondarroan eta beste hainbat herritan. Eako poesia egunetan ere parte hartuko du.