'Badira, bagara' dokumentala egongo da gaur ikusgai Ziortza-Bolibarren
http://vimeo.com/69432712#at=0
Aranbaltz kultur elkarteak antolatuta, dokumentala 19:00etan proiektatuko dute, batzar gelan. Mondragon Unibertsitateko Marta Prol, Itxaso Frau eta Olatz Artolak ikasleek egindako dokumentalak Tuterako Argia Ikastolako gorabeherak kontatzen ditu eta oro har, Erriberako egoera salatzea du helburu.

27 minututan, Argia Ikastolako hezkuntza taldearen egunerokotasuna azaltzen dute ikasle, irakasle baita amonek ere. Halaber, autoreek hala erabakita, emakumeek «paper bereziki garrantzitsua» hartzen dute Badira, bagara dokumentalean.