https://www.youtube.com/watch?v=ZgL0mgfzqLE&feature=youtu.be Mutrikuko Malen jaiek aurrera jarraitzen dute. Gaur, Kuadrila Eguna ospatu dute, eta urtero egin modura, kuadrilla bakoitzak bere jantzi koloretsuekin ospatu du eguna. Goiza futbito txapelketa "berezi eta xelebre" batekin hasi dute mutrikuarrek. Izan ere, Mutrikuko festetan ez da sekula zezenik faltatzen, eta Koadrila Eguneko futbito txapelketa ere, zezenekin egiten dute. Txapelketara, guztira, zazpi kuadrilla animatu dira. "Ohiko baino talde gazteagoak izan ditugu aurten, eta horien artean bi nesken talde ere", azaldu dute antolatzaileek.