http://vimeo.com/69432712#at=0 Aranbaltz kultur elkarteak antolatuta, dokumentala 19:00etan proiektatuko dute, batzar gelan. Mondragon Unibertsitateko Marta Prol, Itxaso Frau eta Olatz Artolak ikasleek egindako dokumentalak Tuterako Argia Ikastolako gorabeherak kontatzen ditu eta oro har, Erriberako egoera salatzea du helburu.

https://www.youtube.com/watch?v=0ACwxZn7QC0 "Zesta-punta taldeak inoiz ez dira hain batuta egon", esan du Patxi Juaristi Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako presidenteak Lehenengo Jai Alai Zirkuituaren aurkezpenean. Argudio hori babesteko, lehenengo zirkuitu horrekin zesta-puntako 15 taldek bat egin dutela gaineratu du Juaristik, "inoiz ez bezala". Zirkuitua hiru txapelketek osatuko dute eta lehenengoa Markina-Xemeinen hasiko da. Oro har, zirkuituak "berebiziko" garrantzia duela azpimarratu du Patxi Juaristi . "Orain arte ez modura, txapelketa jokatzezko zesta-puntako talde gehienek Federazioagaz bat egin dute".