17:30ean hasiko da norgehiagoka, Laukizen. Mutrikuko taldeagaz gainera, bertan izango dira Goiherri A eta B taldeak, Gaztedi A, B, eta C eta Getxo.
Lehen jardunaldian laugarren geratu zen Mutrikuko Sokatira Taldea 4 puntugaz. Gaztedi A eta Goiherri A, berriz, lehenengo dihoaz sailkapenean 6,5 puntuko berdinketagaz eta Gaztedi Bk 5 puntu eskuratu zituen. Mutrikuren atzetik dihoaz, bestalde, Gaztedi C 3 puntugaz, Goiherri B 2 puntugaz eta Getxo puntu bakarragaz.
Finala uztailaren 12an izango da.