5 metro eta 14 metro bitarteko luzera duten
301 jolas arrantza ontzi hartzeko tokia izango du
Mutrikuko kirol portu berriak. Dagoeneko, kirol portuaren lehen plazak txalupez betetzen hasiak dira. Kirol portuaren inaugurazioan izan dira gaur goizean
Edurne Egaña Euskal Kirol Portuen zuzendaria eta
Almudena Ruiz de Angulo Eusko Jaurlaritzako azpiegitura zuendaria. Haiekin batera egon dira Mutrikuko Udal gobernazioburu
Joxean Agirregomezkorta, Arrate Uranga alkarteordea eta Joseba Antxustegi.
Mutrikuko kirol portuak
ura eta argia erabiltzeko sistema berritzaile bat ditu. Izan ere, erabiltzaileek, azpiegiturak erabili ahal izateko,
aurrez ordaintzen den txartel berezi batzuk izan beharko dituzte. “Txartelek ohiko kreditu txartel bat bezala funtzionatzen dute, eta Euskadiko Kirol Portuak elkarteak Mutrikuko portuan bertan duen bulegoetan lor daitezke. Norberak nahi duen beste diru sartu daiteke txartelean”, jakinarazi dute Mutrikuko bulegokoek. Era berean, Euskal Herri mailan,
sistema hori ezarri duen lehen kirol portua da Mutrikukoa.
Ura eta argia erabili eta ordaintzeko sistema berritzaile bat ipini dute Kirol Portu berrian; Euskal Herri mailan lehenengoa
Hain zuzen ere, kirol portu berria inauguratzearekin batera, Belaontzien
23. Costa Vasca estropada hasi da gaur, Mutrikun, 11:15ak inguruan. Estropadan parte hartu duten
belaontzietako kideek, “gogo onez” hartu dute berria, eta inaugurazioan parte hartu dituztenak zoriondu dituzte. Era berean, Mutrikuko udal ordezkariek, “ontzat” jo dute kirol portua inauguratzea, baina kirol portua egin aurretik, beste lehentasun batzuk ere badirela azpimarratu dute. Haien hitzetan, kirol portua Mutrikuko portua birmoldatzeko planean egin behar zen azken faseetako bat zen, eta ez lehenengotarikoa. Modu horretan,
portuko dikea amaitzeko eskatu diote han egon diren politikariei. Udal ordezkariez gainera, Bar Puerto inguruan batu diren lagunek (100 pertsonatik gora) babes dikea amaitzeko eskatu dute han egindako elkarretaratzean.
Argazki galeria [Argazkiak: Mutrikuko Udala] [nggallery ID=176]