Dzingua Kirol Ekintzak eta Garraitz Kirol Taldeak antolatu duten probak hiru kirol ustartzen ditu:
igeriketa, piragua eta stand-up paddlea. «Lagun-giroan ospatzeko taldekako txapelketa bat izango da, erreleboka burutuko dena, hiru pertsonako taldeak osatuz», azaldu dute antolatzaileek.
Distantziak aldakorrak izan ahal direla esan dute, partaide kopuruaren, antolakuntzak dituen baliabideen eta itsasoaren egoeraren arabera. Hala ere, igeriketan 600 metro, piraguan 1700 metro eta Stand-up paddle-ean 1350 metro egin beharko dituzte parte hartzaileek.
Partaideak 16 urtetik gorakoak izan beharko dira, eta taldekako zein bakarkako izen-emateak onartuko dituzte antolatzaileek.
10:00etan hasiko da proba.